Egun eta bihar | 2022ko Martxoaren 03a
Hautagaiek hobeki ezagutaraz dezatela nor diren, gehienak frango ezagutuak badira ere, eta oroz gainetikerran zoin dauzkaten norabide garrantzitsuenak, behar-ordu premiatsuenak nolazpait. Egia erran, badiraberen egitarauaz mintzo direnak, bainan zonbat solas alfer bestalde! Hala nola solas eta idazkiak metaka salatu nahiz eskuindarren arteko bozkatzea izan zelarik, duela zonbait hilabete, gauza asko ez zirela batere behar bezala egin, bazirela "xikanatuz" arizan zirenak. Istorio horren hola...
Egun eta bihar | 2022ko Martxoaren 03a
Halako beldur pisua hedatzen ari da. Edo bi beldur mota berdin, biak elgarri lotuak. Alde batetik, gerlaren beldurra. Aspaldiko partez, gerlak joiten ahal duela gure Europa zaharra. Bainan ez da hortan haratik ez hunatik ja joa dauka, Ukrainan ja gerla baitute! Ez dakiguna da noraino joa izanen den gure gaixo Europa, noiz eta nola!
Bestalde, giro nahasi horren ondorioz, bizia zonbatetaraino kariotuko den. Jadanik izanak dira kariotze pizkorrak. Iduriz, txarrena ondotik jin behar naski!...
Egun eta bihar | 2022ko Martxoaren 03a
Horiek hola, laborarien Saloia ideki da Parisen. Baginakien giroa arras berezia izanen zela, izurritearengatik, bainan aise bereziagoa ere da Ukrainako gertakarien ondorioz. Lehen egunean, Emmanuel Macron lehendakaria han egoitekoa zen goizetik arrats, denen buru ez da oren pare bat baizik gelditu laborariekin solas eta solas. Polliki lausengatu ditu, gero joan da hurbil-hurbiletik segitzeko gisan Ukrainako gora-beherak eta bereziki Putinen balentria hitsak, dena bortizkeria eta dena...
Egun eta bihar | 2022ko Otsailaren 24a
Asteburu huntan hasten da Parisen Laborarien Saloia, alimaleko feria-erakusketa, munta handiko hitzordua. Martxoaren 6a arte iraunen duena. Anitzek berantetsia ere dutena. Duela bi urte izurritea azkartzen hasia-eta, egun batez laburtu zuten. Jaz ezin zen muntatu. Aurten lanak izan dira ezin trenkatuz muntatzen ahalko zen ala ez. Denen buru, eginen da, kasu eginez bistan dena. Holako egunak egokiak dira hobeki ezagutarazteko laborariak nor diren, zer nola egiten duten, zoin diren...
Egun eta bihar | 2022ko Otsailaren 24a
Izurritearen kontrako neurriak arinduz doazela, ostatu batean sartzearekin, kafeño bat edo baso bat arno xutik edaten ahal duzu, ez duzu gehiago jarririk egoiteko bortxarik. Ez idurika horrek berak bazterrak lasaitzen ditu hor gaindi. Denentzat hola hobe naski! Bainan gogoetatuak gaude halere zendako denbora batez, frango luzaz denen buru, guhaurek nahi ala ez behar ginuen alde bat jarririk egon! Birusa gehiago eta aiseago hedatzen xutik zaudeneri? Nork segurtatzen ahal du holako gauza?...
Egun eta bihar | 2022ko Otsailaren 24a
Dena den, neurri berezi asko arindu badira, edo arinduko ondoko egunetan, erran gabe doa kasu eginez beharko dugula segitu. Kasu eginez gutien ustean gaitza berriz azkartzen ahal baita eta bestalde kasu eginez dirua zertan xahutzen dugun. Kontuez arduratzen den erakunde gorenak gisa hortako deia zabaldua du joan den egunean, Frantziaren zorrak beti emendatzen ari direla-eta. Izurritearengatik, zernahi laguntza banatu dela, beharrezkoak zirenak, bainan ez dela alde bat hola segitzen ahal!...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016