Egun eta bihar | 2022ko Urtarrilaren 13a
Beti galde bera heldu zauku gogora ikusiz izurritea nola doan aitzina hedatuz! Eraso zinez izigarria joan den astean ja azpimarratzen ginuen bezala! Bai, noiz arte beharko ote dugu gaitz hori jasan, gutartean berean hoinbeste jende badirelarik hunkiak! Gehienak arinki joak segur, bainan joak halere. Etsitzekoa ere balitake bainan ez dugu haatik etsi behar, gure etsipenarekin gauzak ez bailitazke makurrago baizik! Aspaldian entzuten dugun katixima hortarik ari behar dugu, noiznahi eta kasik...
Egun eta bihar | 2022ko Urtarrilaren 13a
Egia da gutien ustean nornahi noiznahi lerratzen dela ele tzar zonbaiten erraitera. Gisa hortako usaia txarrak hartuak baititugu. Aise egiten ahal ditugu holako lerrakoak bainan ez halere nunahi eta nornahirekin. Ikasia dugu izari baten atxikitzen. Harritzen gira beraz gaizki mintzo zaukularik Emmanuel Macron lehendakaria. Joan den egunean bezala itsuski mendekatu delarik oraino xertatzekoak direneri! Batzuk untsa hartzen dituzte naski holako solasak, hola hobeki erakusten...
Egun eta bihar | 2022ko Urtarrilaren 13a
Frantziak hartu duela sei hilabeterentzat Europa Batuaren buruzagitza, bada ikaragarriko burrunba, holakorik sekulan gertatzen ez balitz bezala, urtean bi aldiz gertatzen delarik! Aitzineko aldietan, entzuten zena hoinbeste prediku eta hoinbeste espantu? Berriz ere mintzatu da alabainan Macron zernahi xede aipatuz. Oro har, arras onak iduri duten xedeak egia erran. Europa Batuaren mugak hobeki zaindu behar direla konparazione. Ingurumenaz ere behar dugula beti eta gehiago arduratu! Bai,...
Egun eta bihar | 2022ko Urtarrilaren 13a
Zonbait astez kasik geldituak bezala izanik, Eguberri eta Urtats hor zirela, "pass" delakoaren kontrako manifestaldiak berriz hasi dira. Batzuetan euriak euri frango jendetsuak ere izan dira Parisen eta beste asko hiritan. Zonbait zalaparta ere izan da han eta hemen. Aldarrikapen asko entzunarazi dute eta azkar salatu Macronen ateraldia, bainan hor ahantzia ere dugu xuxen zertaz ari zitazkeen.
...Egun eta bihar | 2022ko Urtarrilaren 13a
Laborantzaren feria-erakusketa nagusia, ardura "Saloina" deitzen dena, Parisen egitekoa da otsailaren 26tik martxoaren 6ra. Azken apailueri karraskan plantatuak dira. Egiten ahalko dea denen buru? Ez da orainokoan segurtamenik bainan itxuren arabera muntatzen ahalko da, nun ez diren gauzak makurrago ondoko astetan eta gisa guziz neurri berezi asko hartuz bistan dena. Hala dio Jean-Luc Poulain feria horren elkarte-buruak. Harreman jarraikiak baditu gobernuarekin, aztertuz...
Egun eta bihar | 2022ko Urtarrilaren 06a
Urte berri bat hasi zauku, denak arizan gira, eta oraino ere ari funtsean, elgarri urte on eta urte on, bainan beti badugu zernahi arrangura izurritearekin. Egunean ehun mila kasu berri baino gehiago alabainan, batzutan berrehun milaz goiti berdin! Oroit zirezte zer erraiten zaukuten duela urte bat eta zonbait hilabete, egunean hamabi mila kasu berri agertzen zirenean? Nihundik ahalaz behar ginela bost miletara bederen jautsi! Eta orain noiznahi badugu hamar aldiz gehiago, kasik hogoi aldiz...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016