Egun eta bihar | 2022ko Ekainaren 09a

Ingelestu bagine

Ingelesek holako atxikimendua agertzea beren erreginaren aldera, ez denak ados izanikan ere, gisa batez ez bide da harrigarri bainan frantses anitz ere nola ez dira berotu! Zonbat goresmen ez diote igorri, zonbat mezu hunkigarri, zonbat goraintzi kartsu! Kasik guretzat ere erregina balitz bezala!Gainerat, Emmanuel Macron lehendakariak eskaini dio opari bat gaitza, Pariseko guarda famatuek zuten zaldi ederrenetarik batto! Elixabetek zaldiak biziki maite baititu.

Ahantzia...

Egun eta bihar | 2022ko Ekainaren 09a

Saltsa ederra!

Ez ginuen deus beharragorik, horra berriz ere saltsa bat ederra, eta hori aitzineko asteburuan Parisen izan den futbol partida handi batengatik. Bat-batean izanik, partidaren hasteko tenorea hurbildua zelarik, zernahi nahasmendu eta kalapita, bortizkeria askorekin! Zernahi jende arrunt asaldatuak, denak hautsi nahi! Partidaren ikusteko txartela bazuten frango ezin kirol-zelaira sartu. Beste frangok txartela ba bainan atera heltzearekin jakiten faltsua zutela, gaitzeko negozio okerrak izanik n...

Egun eta bihar | 2022ko Ekainaren 02a

Minbera

Bazterrak frango minbera dira hor gaindi, bereziki politikaren gora-beherak hurbiletik segitzen dituztenen artean, eta aitzina minberatzen ari egunetik egunera. Zerk egiten du hori? Deputatu-bozak laster iraganen direla-eta. Macrontiarrak arras berotuak, gehiengo osoa ardietsi nahi, gutienez 289 deputatu beraz. Ezkerraldekoak kalda gaitzean, xahu girela kasik botere guziak uzten badira Emmanuel Macron lehendakariari. Eskuin-burukoak zainen gainean, uzta on baten esperantzan. Beren aldetik, â€...

Egun eta bihar | 2022ko Ekainaren 02a

Irabazi behar!

Hamabost ministro badira hautagai. Bozketa ibili behar, gobernuko lanak, zonbait bederen, geroxago egiteko utziz, nola eginen dute bestenaz? Iragan asteburuan gobernua bildu da eta, jakinarazi du haatik karraskan ari dela bere laneri. Nola behar da hartu gisa hortako ateraldia? Dena den, Elisabeth Borne gobernuburua bera ere kasu hortan da, Normandian hautagai. Kasu berean, besteak beste, Damien Abad zernahi aipaldi baduena hor gaindi, bainan nehork ez jakin zer behar den sinetsi eta zer ez. ...

Egun eta bihar | 2022ko Ekainaren 02a

Erretretak

Berriz ere anitz aipu dira erretretak. Duela urte pare bat jadanik, Macronek, dena larderia, gaitzeko aldaketak nahi zituen bere gustura akuilatu. Bortxatua izan zen gibelera egitera. Orain, beti xede beretan da bainan ez hain presatua. Heldu den udazkenean ikusi behar naski zer nola egiten ahalko den.

Bestalde, gobernuak hitzeman du erretretak%4ez emendatuko direla heldu den agorrilean. Bizia kariotu delakotz. Ministro bat dena espantu, Macronek jende xaharreri fagore bat egiten baliot...

Egun eta bihar | 2022ko Maiatzaren 26a

"Ez dela presarik..."

Joan den ortzegunean, Elisabeth Borne gobernuburu berria, denak utzirik, gobernua ez oraino muntatua, espresuki izan da Parise aldeko Les Mureaux hirian eta gaitzeko hitzaldi kartsua egin du, laudatuz besteak beste gizon eta emazteen arteko parekotasuna, azpimarratuz sail hortan ere badela segur oraino nun zer egin. Eta gobernu berria noizko beraz? Berriketariek hori galdetzearekin, kasik erasiaka hasi zaiote, alta arras umore onean zela iduri zuelarik ordu arte! Ez dela bate...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016