Egun eta bihar | 2022ko Uztailaren 07a
Izen hori ez dute batere arrotza politikaren gora-beherak hein bat hurbiletik segitzen dituztenek. Usu mintzo baita han eta hemen, beti kar berarekin gainerat. Legebiltzarrean, hautetsia izan da diruzaingo batzordearen buru. Bera arrunt ezkerrekoa da, intsumitu delako horietarik. Aspaldian Jean-Luc Mélenchon alderdiburuaren adiskide mina eta laguntzaile guziz suharra.
Usaia hartua da, lege-nagusiak ez badu ere holakorik manatzen, legebiltzarrean diruzaingo...
Egun eta bihar | 2022ko Uztailaren 07a
Gobernuaren manuz, estatuaren kondu lanean ari direnen irabaziak %3ez emendatu dituzte uztailaren lehenean. Aspaldiko partez. Frango badira txalo eta txalo ari direnak gobernua eskertuz eta laudatuz. Beste frango ez batere ados. Diote prezioak urte bat barne emendatu direla %6ez segurik eta irabazien goititze hori arrunt eskasegia dela beraz. Gauza bera arrangura berarekin asurantza etxe nagusiak pagatzen dituen erretreta horientzat. %4ez goitituko dira bainan hori ez da aparantziarik ere...
Egun eta bihar | 2022ko Uztailaren 07a
Udan gira, anitz jende oporretan, eta izurritea berriz azkartuz doa. Egunetik egunera kasu gehiago agertzen da. Maskak beharko direa berriz ezarri? Hortakoak diren anitzek baietz diote. Maskak ez denetan orobat bainan, xaharrek bereziki, treinetan, autobusetan, saltegi handi eta jende frango biltzen den tokietan. Gisa hortako deiak zabaldurik daude. Gehienik hedatzen den birusa ez bada ere hain bortitza gure eskualdetan segurik. Ez baitezpada hain bortitza bainan biziki kutsakorra...
Egun eta bihar | 2022ko Uztailaren 07a
Beti arrangura handiak badirela ospitale eta artategietan, bereziki larrialdi zerbitzuetan, eta oraino gehiago uda sasoinean, hortarako muntatu batzorde berezi batek berrogoi bat proposamen baditu eginak eta gobernuari helaraziak, gauaz gehienik nor nun nola hartzen ahal litakeen. Laster ageriko gobernuak zer bide hartzen duen.
...Egun eta bihar | 2022ko Ekainaren 30a
Deputatu-bozen bigarren igandetik landa, Emmanuel Macron lehendakaria isil-isila egon da bizpahiru egunez eta gero mintzatu telebistako leiho ttipi hortarik. Hitzaldi frango laburra eta ez duena, ene irudiko behin, gauza handirik argitu. Gaia izanki, nola segurta gehiengo bat legebiltzarrean, macrontiarrek 44 deputatu eskas-eta. Macronek erran dauku alde batetik aizina hartuz behar dela aitzinerat egin eta denbora berean ernatu behar dela aldaketa asko jendeak berantetsiak...
Egun eta bihar | 2022ko Ekainaren 30a
Joan den astean zendu da aspaldian ezagutu den jakintsun eta ikerle handienetarik batto, Yves Coppens. Bretainian sortua, Vannes hirian. 88 urte beteko zituen heldu den agorrilaren 9an. Bere denbora guzian, hauxe ukan du bere arrangura nagusia, noiz, nun eta nola agertu ote ziren lehenbiziko jendeak edo bederen jendearen eite handia zutenak. Urteak jin eta urteak joan, aitzinamendu gaitzak izan dira beti kar berarekin akuilatu dituen ikerketa guziekin. Berak bilduak...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016