Egun eta bihar | 2022ko Ekainaren 23a
Eta bai, ez da hortan haatik ez hunatik, deputatu-bozen bigarren igandeak ekarri daizkigu uste-gabeko emaitzak! Jendearen parte hartzea arras murritxa izan da nahiz duela bost urte baino boz-emaile gehixago izan den. Bozen banaketa da arras bestelakoa izan. Anitz tokitan macrontiarrek galdu dute tanto frango eta ondorioz aulki andana bat ere ba. Jendeak erakutsi nahi ukan duke Macron sobera berez-bere arizana zela bost urtez segidan, dena larderia, dena espantu, denak bere gustura egin nahi,...
Egun eta bihar | 2022ko Ekainaren 23a
Denen buru beraz, nolako banaketa aulkientzat? Macrontiar hutsek badituzte 160 deputatu, Modem delakoak 40, Edouard Philippe gobernuburu ohiaren aldekoak 18, eta beste laguntzaile zonbaiti esker heltzen dira orotara 245etara. Bainan gehiengo osoa deitzen dena 289tan dago. Hein hortarik hein bat urrun dira gure macrontiarrak. 44 aulkiren eskasean. Ez idurika ez baita guti! Alta, Macronek berak deia luzatua zuen eta aski ozenki, gehiengo osoa nahi zuelaAteraldi harrigarria...
Egun eta bihar | 2022ko Ekainaren 23a
Etxe puxanta da Mac Donald's, mundu guzian famatua! Zernahi jatetxe baditu bere kondu. Zonbait urte iraun duten ikerketa luze batzuen ondotik, finkatua izan da gaitzeko joko pollita bazuela pikoan ezarria ahal bezen zerga guti pagatzeko gisan Frantzian! Solasean egonik alokatze bat finkatu dute onez onean. Ez auziperatua izaiteko, Mac Donald's etxe horrek gaitzeko dirualdia ordainduko diote delako zerga-zerbitzu horieri. Orotara miliar bat euro baino gehixago! Miliar bat euro? Eta bai,...
Egun eta bihar | 2022ko Ekainaren 23a
Biziki artista jeinutsua ginuen Jean-Louis Trintignant. Joan den astean pausatu da 91 urtetan. Gard eskualdean, han kokatua baitzen xahartzeari buruz eta mahastizaintzari emana.
Jeinu handiko artista, sail askotan trebatua, kantari ernea, antzerkilari arraroa, zinemako jokolari hauta, filmegile guziz preziatua, bestalde -hauxe da gauza harrigarria- auto gidari zoin-gehiagoka askotan ere parte hartua! Berenaz beti dudakor agertua, beti arrangura zer den egia eta zer ez...
Egun eta bihar | 2022ko Ekainaren 16a
Iragan da beraz deputatu-bozen lehen igandea. Emaitza aipagarriena denen buru eta oro har, jendearen parte hartzea arras xuhurra izan dela. Nehor ez bada ere hanbat harritu ezen joan den astekotzat ezagun zen holako zerbaiti buruz ari ginela. Erdiak baino gehixago egon dira bozaren emaitera batere joan gabe!%52a alabainan! Kasik ezin sinetsia den gauza! Nahiz igande arratsean entzun ditugun jaun zonbait telebistako leiho ttipi hortarik mintzo eta erraiten parte hartze murritxagoa ere izaiten...
Egun eta bihar | 2022ko Ekainaren 16a
Bozen banaketa hori xuxena da, hori ez da ukatzen ahal, bainan kasu haatik, azkenean horrek ez du gauza handirik erran nahi! Eta hori, joan den astean azpimarratzen ginuen bezala, bozka-legea gisa hartakoa delakotz, arrunt okerra! Itxuren arabera aulkien banaketa arrunt bestelakoa litake beraz. Macrontiarrakez hain urrun gehiengo osoa, 289 deputatu, segurtatzetik. Gehiengo hori gaindituko ere beharbada. Gutienez 260 aulki ukaiten ahal, handienez 295. Ezkerraldekoak berrehun bat aulkiren...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016