Egun eta bihar | 2022ko Uztailaren 14a
Gobernua doi bat berritua izan da, zonbait ministro gehiago izendatuak besteak beste, bainan, berak aitortu duenaz, berritze hori ez da arras egin Emmanuel Macron lehendakariak nahiko zuen gustura. Nahiko zuen alabainan eskuin edo ezkerreko alderdi batek, edo biek zendako ez, macrontiarrak molde jarraiki batean laguntzea, gisa hartako hitzarmena berme, gehiengo iraunkorra segurtatzeagatik. Bainan alderdi bihi batek ez du holakorik onartu.
Dena den, erakustera emana ere...
Egun eta bihar | 2022ko Uztailaren 14a
Horiek hola, Elisabeth Borne gobernuburua mintzatu da deputatuen aitzinean, bainan heien sustengua eskatu gabe. Ezkertiarrak haserre untsalaz ez dela holakorik egiten. Bainan egia da ere eskatze hori ez dela legez-lege derrigorrezkoa orain erraiten den bezala.
Mintzaldi luzea egin du gobernuburuak. Oren bat eta erdi iraun duena. Oren bat eta erdi bi minutu eskas xuxen xuxena erraiteko. Ez da berenaz hain predikari arraroa, bainan lasaiki arizan da erran eta erran,...
Egun eta bihar | 2022ko Uztailaren 14a
Frantzia behere hortan gaitzeko suak izan dira asko tokitan. Udan frango usu izaiten dira holakoak. Gero eta usuago naski. Nola pizten diren su horiek neke da segurtamenekin finkatzea. Lekuka errekontruz, gauza guti aski hortako. Jendeak ez aski kasu eginik, hori ere maiz gertatzen da. Bainan ere norbaiten mendekioz edo tzarkeriaz.
Alimaleko eremuak erre dira hor gaindi. Hektareak ehunka eta ehunka. Arlesen, zonbait etxe erre kixkildu dira! Hotel bat hustu behar ukan dute, xahar-etxe...
Egun eta bihar | 2022ko Uztailaren 14a
Mundu guzian ezagutua da Edgar Morin erakasle eta ikerlea. Egun hauetan badu egundainokotan zernahi aipaldi, joan den astean bete baititu bere 101 urteak. Berrikitan plazaraturik,"Réveillons-nous" liburua, dei kartsua jendetasun gehiagoren alde, bestenaz xahu girela, gu eta gure ondokoak. Orotara, ehun bat liburu baditu idatziak, 28 mintzaira desberdinetan agertuak. Parisen sortua, bere egiazko izena Edgar Nahoum, berak Morin hartua - eta geroztik beti...
Egun eta bihar | 2022ko Uztailaren 07a
Lehen aldikotz, eta hori azpimarratzen ahal da, emazte bat hautetsia izan da legebiltzarburu, Yaël Braun-Pivet. 51 urte ditu. Nancy hirian sortua da, duela ehun bat urte Poloniatik etorri familia judu batean. Berak dionaz ez da fededuna bainan beti atxikia juduen ohidura berezi askori. Ofizioz abokata, politikari goizik ohartua, lehenik alderdi sozialistaren kide, gero macrontiar bilakatua. Deputatu hautetsia izana Pariseko alde hortan duela bost urte eta berriz joan den...
Egun eta bihar | 2022ko Uztailaren 07a
Izen hori ez dute batere arrotza politikaren gora-beherak hein bat hurbiletik segitzen dituztenek. Usu mintzo baita han eta hemen, beti kar berarekin gainerat. Legebiltzarrean, hautetsia izan da diruzaingo batzordearen buru. Bera arrunt ezkerrekoa da, intsumitu delako horietarik. Aspaldian Jean-Luc Mélenchon alderdiburuaren adiskide mina eta laguntzaile guziz suharra.
Usaia hartua da, lege-nagusiak ez badu ere holakorik manatzen, legebiltzarrean diruzaingo...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016