Egun eta bihar | 2022ko Irailaren 15a
Bi urtez ez zen egina bainan aurten berriz muntatu da, Pariseko ondoan, eta handizki gainerat, "L'Humanité" egunkari komunistaren besta handia. Komunistak elgarretaratuz bainan beste ezkertiar frango ere. Beti biltzen da jende, egitaraua ere gisa hartakoa izaiten baita artista ezagutu askorekin. Ezkerraldeko alderdi guzietarik baziren beraz ordezkariak. Hitzaldietan azkarki laudatu da ezkertiarren arteko batasun hori, joan den udaberriko deputatu-bozetan finkatua. Gora...
Egun eta bihar | 2022ko Irailaren 08a
Etxe-zerga edo bizitegi-zerga familia gehienek ez dute gehiago pagatzen eta besteri ere laster kenduko zaiote. Heldu den urte hortan berantenaz. Ontsalaz zergen arintze horrekin nehor ez da samurtuko. Salbu hara, Herriko Etxetan badira arrangura pisuak. Gero eta karga handiagoa badutela bizkarrean eta diru-sartzeak aldiz ttipitzen ari. Etxe-zergaren eskasean bereziki. Nola behar dute ihardoki? Frangok ja erabakia dute lur-zerga, frantsesez "foncière" deitzen duten delakoa, emendatuko...
Egun eta bihar | 2022ko Irailaren 08a
Prezio anitz ozka on batez emendatu dira arras epe laburrean. Bizkitartean badira etxeak ez baitituzte kariotu, edo biziki guti, salgai dituzten gauzak. Ikerle erne asko mugitu dira ikusi nahiz zerk egiten zuen hori. Eta laster ohartu etxe askok untsa joko pollita bazutela pikoan ezarria. Konparazione, pintaka saltzen den zerbaiti, zer nola egin? Botoila ttipixago batean ezartzen duzu! Botoila berriak ez du arras pintarik hartzen, bainan pintakoa balitz bezala joaiten da. Eta batzutan,...
Egun eta bihar | 2022ko Irailaren 08a
Oraino udan gira bainan arrangura pisuak badira jadanik neguari buruz. Argindarra ez ote den eskastuko? Nukleartegi frango geldituak-eta, obra beharretan izanki. Eta hiriko gasa? Izanen ote da aski, sekulan negu bortitza izaiten balitz? Bazterrak argitzen eta berotzen ahalko ote dira usaian bezala? Gobernuak bilkura berezia muntatu du gai horietaz, arrazoiekin gisa batez, behar-orduak ikusiz, bainan okerra kausi ditakeen molde batean, alde bat dena segeretu eta itzuli-mitzuli agertzen den...
Egun eta bihar | 2022ko Irailaren 08a
Alderdi askokberen arteko biltzar bereziak egiten dituzte kenka huntan. Hala nola "Errepublikanoak" deitzen diren eskuindarrak bildu diren iragan asteburuan. Heldu den abenduan hautetsi beharra baitute alderdiburu berria, joan den ortziralean Bruno Retailleau Vendée eskualdeko zenaturrak jakinarazi diote hautagai dela kargu horren hartzeko. 61 urte ditu eta aspaldian politikari emana da. Arrunt berotua iduri du, badakiela zer nola egin anitzek arras ahuldua daukaten...
Egun eta bihar | 2022ko Irailaren 01a
Uda buruz beheiti ari zauku! Irailean gira alabainan. Uda nahasia zinez, ez da besterik erraiten ahal, aspaldian izan den nahasiena! Alde batetik, mundu guzian gaindi gaitzeko arrangura saminak Ukrainako gerla horrekin! Bazter guziak halako beldurpe batean, gerla horrengatik edo gerla horren estakuruan! Sei hilabete pasa hasia dela eta beti aitzina segitzen! Batean iduri eztitzen ari dela eta bestean egundainokotan izankizernahi bortizkeria basa! Nehork ez jakin gauzak nola itzulikatuko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016