Egun eta bihar | 2022ko Irailaren 29a

Presatua?

Emmanuel Macron lehendakariak maiz errepikatzen du zernahi aldaketa nahi duela gauzatu eta sail frangotan. Noiz eta nolakoak, hori besterik da haatik jakinaren gainean gehiengo osorik ez duela legebiltzarrean. Erretretak gogoan bereziki batean iduri du presatua dela eta bestean ez duela preseski halako presa gaixtorik. Berak ere ba ote daki denen buru zer noiz nola nahi duen egin? Baliatu nahiko ote du lege-nagusiko 49-3 artikulu famatua, alde dituen askok ere ez dutena...

Egun eta bihar | 2022ko Irailaren 29a

Elurra jinen delarik

Udazkena joan den astean hasia da, duela doi-doia zonbait egun beraz. Negua oraino urrun. Bizkitartean, elur-tokietan jadanik arrangura dira heldu den sasoina nolakoa izanen ote den. Eta nola kudeatzen ahalko duten. Hori hein bat aitzinetik ikusi behar alabainan eta ez azken puntan. Aski indar-gai ukanen dutenez eta ez dituztenez, ezinbestean bada ezinbestean, beren prezioak polliki goratu beharko. Jendearen lotsagarri orobat. Jadanik aipu da hor gaindi zerbitzu askoren arintzea, arratsetan...

Egun eta bihar | 2022ko Irailaren 29a

Haizearekin

Bretainiako alde hortan, itsasoan bainan leihorretik hein bat urrun, estreinatu dute eolikoak deitzen diren muntadura berezi horietarik andana bat, orotara berrogoi-ta hamar bat. Emmanuel Macron bera ere han zen eta loriatua, holako gauzak zinez beharrezkoak direla eta gisa bereko beste frango behar litakeela moldatu ondoko urtetan, argindar anitz emaiten dutela-eta, haizea ardura azkar den tokietan ezarriz geroz.

Ez dira denak ados haatik. Muntadura horiek biziki baliosak batzuen...

Egun eta bihar | 2022ko Irailaren 29a

Beldur bat

Halako beldur berezi bat, eta frango samina, hedatzen ari da eta iduriz segurik gehiago gazteen artean,gerokoaren beldurra nolazpait. Frantsesez izen bat emana diote gero eta usuago erabiltzen dena, "eco-anxiété". Uda guzian bero handiekin azkarki emendatu dena. Klima aldaketak ekartzen omen duena eta nehork ez jakin aldaketa horrek nolako ondorioak ukaiten ahal dituen dela luzara, dela beharbada arras epe laburrean ere. Ikerle askok diote gure agintariak, nornahi izan, sobera epel eta...

Egun eta bihar | 2022ko Irailaren 22a

Agian ez!

Zonbait egun Emmanuel Macron lehendakariaren ondotik, gai beraz mintzatu da Elisabeth Bornegobernuburua, xehetasunetan gehixago sartuz. Eta bai, biziki kasu egin behar dugula argindarra eta hiriko gasa ez sobera gastatzeari. Guhaurren onetan eta denen onetan! Den hoberenetik haatik, heldu den urtean indargai horiek berriz kariotuko direla. %15ez nunbait han oraiko ustez. Azpimarratuz kariotze handiagoa ere balitakeela gobernua ez balitz erne...

Egun eta bihar | 2022ko Irailaren 22a

Etorkin horiek

Lehendakariak prefetak bildu ditu Parisen eta besteak beste erran diote lege berri bat nahi lukeela martxan ezarri heldu den urte hortan eta hori etorkinak gogoan. Aitortuz sail hortan badela molde txar frango ez direnak hola eta hola alde bat onesten ahal. Ez ahantz haatik Macron kargutan jarria dela duela bost urte eta erdi. Azkenean ohartzen da beraz delako molde txar horieri.

Dena den, nolako legea litakeen, eta nola pasaraz lezakeen, gisa hortako gehiengoa nolazpait segurtaturik,...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016