Egun eta bihar | 2022ko Azaroaren 03a
Aldi bat baino gehiago, Macron arizan da giro goxoago baten sustatzerat bainan, eta bat-batean nolazpait, solas idor asko ere erabiliz macrontiar ez direnen kontra. Beste alderdiak apalduz, azkarki apalduz, bazter nahasleak direla! Legebiltzarrean diren hautetsi ezkertiarrek aditu dituzte berenak eta eiherako asto beltxarenak, eskuinburukoek ere ba, aldiz dena lausengu "errepublikano" delako eskuindarrentzat, kasik iduri bera ere heietarik dela! Ez zen batere hola mintzo duela zonbait...
Egun eta bihar | 2022ko Azaroaren 03a
Bulta huntan azkarki erabiltzen da hitz hori, hautsi-mautsi! Iduri du denek beren gustukoa dutela! Bainan denen buru zer da hautsi-mautsi bat? Zuk urrats bat egiten duzu besteri buruz eta bestek urrats bat zuri buruz. Salbu hara, frangotan zuk urrats ttipi bat egiten duzu bainan igurikatuz bestek handia eginen dutela. Eta bestek gisa bereko bidea hartzen dute! Azkenean, norbaitek ba ote du hautsi-mautsika sanoki artzeko gogo handirik? Bakoitxak bere hura baizik ez ikusi nahi! Halako joko...
Egun eta bihar | 2022ko Azaroaren 03a
Margolari guziz famatua, Pierre Soulages zendu da joan den aste hortan. 103 urte bete beharrak zituen heldu den hilabetean, Eguberri bezperan. Rodez hirian sortua eta beti biziki atxikia egona eskualde horri. Rodez aldeko herri-elkargoari utziak funtsean bere obra andana gaitza. Bost ehun bat bilduak duela zortzi urte Rodez hirian berean omenaldi gisa eraiki erakustegi ederrean. Azkarki lagundu ere du, handik berrogoi bat kilometrotan, eskualde berean beraz, Conques herriko...
Egun eta bihar | 2022ko Urriaren 27a
Gehiengo azkar baten eskasean legebiltzarrean, gobernuak, aurrekontuen zati on bat bortxaka bezala onartarazteko, baliatu du lege-nagusiak daukan 49-3 famatu hura. Gisa hortan legez-lege jokatu da, hori ez da ukatzen ahal, frangok erranik ere jokamolde hori ezin onetsia dela, arrunt okerra, batzuen gustuko ahalgingarria ere! Molde makurra bainan legezkoa, lege-nagusia ez deno kanbiatua, 49-3 hori alde bat ezabatuz. Murrixtua izana da duela zonbait urte bainan beti hor halere, artetan bederen...
Egun eta bihar | 2022ko Urriaren 27a
Joan den egunean, zernahi greba izan da eskuin eta ezker. Aldarrikapen anitz entzunaraziz eta oroz gainetik irabazien goititze on bat. Manifestaldi askorekin bereziki hiri handietan. Nolako parte hartzea denen buru? Hori ez dugu xuxen erraiten ahal, usu gertatzen den bezala! Berriz ere arrunt xifre desberdinak agertu baitira! Orotara tira hala ehun mila lagun barne-ministroaren arabera. Hiru ehun milaz goiti CGT sindikatuaren gustuko, ez baita batere berdin! Nori behar da fidatu holakoetan?...
Egun eta bihar | 2022ko Urriaren 27a
Frantzia behere hortan gehienik eta bereziki hiri handietan, mediku frango arrangura dira orain arte guti aditzen gintuen kasu batzuengatik. Jende frangok tokia arrastatzen holako egunean eta holako tenorean jiteko eta denen buru ez batere agertzen! Medikuek ez idurika denbora frango eta diru asko galtzen ezaxolakeriagisa horrengatik! Gaitz bitxi bat azkarki emendatu dena, zazi zu nola, arras denbora guti barne! Izurritea agertuz geroz anitzen gustuko.
Gaitz bera agertzen ari ere ile...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016