Egun eta bihar | 2022ko Urriaren 27a

Jean Teulé

Joan den astean supituki zendu da Parisen, 69 urtetan, bihotzak kolpez amor emanik, Jean Teulé artista ezagutua. Normandian sortua eta Bretainiari biziki atxikia. Egonaldi frango eginez han gaindi. Idazle hauta, marrazkilari jeinutsua, telebistarentzat ere arizana lanean. Frango jite bortitza agertuz askotan, kaskoan zuena ez baitzuen zango puntetan!

...

Egun eta bihar | 2022ko Urriaren 27a

Xixtuli horiek

Udan, gero eta xixtuli gehiago izaiten da gure eskualde hauetan ere. Aurten, aitzineko urtetan baino gehiago oraino, gisa hartako beroak izan baitira. Ez hain aspaldi holako xixtuli ausartak Frantzia hego-ekialdean baizik ez ziren biziki ikusten. Batzu arras kutsakorrak dira, gaitz asko hedatzen dute. Besteak beste sukar bortitzak.Gaixtoenak izan behar dira xixtuli-tigre delakoak.

Bordeleko aldean, emazte bat arras gaizki egona da xixtaldi baten ondotik. Nun nola xixtatua, denak...

Egun eta bihar | 2022ko Urriaren 20a

Hobeki?

Frantses telebistako bigarren kateak abiatu du berri-sail berri bat, itxuraz arras berezia, artetan zabalduko dena arratsetan. Joan den astean beraz karia hortara nor zuten gomitatua? Emmanuel Macron lehendakaria! Handien artean handiena izan behar dela aise erakusten duena! Zernahi gai aipatu du eta denen buru gauza gutiren erraiteko. Beste orduz ere joko bera egina funtsean! Gehienik azpimarratu duena, gaurko egunean, hoinbeste griñabide badelarik kasik denetan, Frantzia...

Egun eta bihar | 2022ko Urriaren 20a

Gerla hori...

Ukrainako gerla hori ere aipatu du segur, eta arrazoinekin, hoinbeste jende hortaz mintzo-eta! Artetik erranez Armenian eta beste lurralde askotan ere badirela gaitzeko guduka eta nahasmenduak. Ukrainako horrek luze iraun dezakeela, hori ez du gorde, Frantziak segituko du ukrainar gobernua lagunduz bainan sustatuz ere ahal diren negoziaketa guziak, hori dela zuhurtziak manatzen duen bide bakarra!

Hau besterik da bainan salatu du ere eta aski deblauki, bai eta arrazoinekin ez da...

Egun eta bihar | 2022ko Urriaren 20a

Elkartasuna

Hitz bat aldi bat baino gehiago jin zaiona ezpainen puntarat, bereziki Frantziako gora-beherak aipatzean, elkartasuna! Hitz baliosa zinez! Eta bai elgarri gero eta atxikiagoak behar ginuke izan bainan beste orduz jadanik ginion bezala erraitea da erretxenik! Beti hala izan ere da hain segur!

Gauden halere elkartasun hori gogoan!

...

Egun eta bihar | 2022ko Urriaren 20a

On egin!

Lyon hiriburu duen lurraldean badute berriz ere saltsa bat ederra, eztabaida samin batzuekin. Hori joan den ekainean iragan afari batengatik. Orain arte nehork ez biziki aipatua zerbait gisaz. Zer da istorio hori? Eskuindarrek muntatu afari bat, denen aitzinean Laurent Wauquiez lurraldeburua. Hunek gomitatuak ehun bat lagun, denak jende ezagutuak, elgar oraino hobeki ezagutu zezaten preseski eta elkarlan askori planta diten. Afari hori gisa bereko hirugarrena naski. Zendako...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016