Egun eta bihar | 2022ko Azaroaren 24a
Sokorri Katolikoa deitzen den elkarte ezagutuak urte guziz plazaratzen du ageri berezi bat bere gora-beherak zertan dituen erakutsiz. Aurtengoa ere arras gogoetagarria da. Argi eta garbi ezagun baita gero eta jende gehiago badirela arras xuhurki bizi behar direnak, hiri handietan gehienik eta hiri handi horien inguruan bainan nunahi ere azkenean! Jatekoa ere eskas, anitzek egunean bost euro baino gehiago ezin xahutu! Gero eta laguntza gehiagoren galdea beraz! Gero eta jende gehiagoren...
Egun eta bihar | 2022ko Azaroaren 17a
Berriz ere solasa hedatu da Emmanuel Macron lehendakariak barreiatzen ahal lukeela legebiltzarra. Deputatu-bozak berriz haste. Eta beti galde bera egiten dute anitzek, batere fidagarriak ote diren holako solasak, ez ote diren alegia-eta deusez zabaltzen ikusteko jendeak nola ihardetsiko dioten. Aitzineko aldian ere hori hola erran baitzen nunahi hor gaindi. Batzuen ustez Macron ez da aise hortaratuko, irrisku handiegia har lezakela. Gehiengo osoa ez bildua ekainean,...
Egun eta bihar | 2022ko Azaroaren 17a
Macron lehendakaria ez dago lekuaren gainean, zernahi itzuli egiten du harat eta hunat, eta joan den egunean Toulon portu handian izan da, gaitzeko predikua egiten zuela biharko frantses armada gogoan. Ez du gorde eskualde hortarik ere kenka latz eta zail batean girela. Ukrainako gerlarengatik segur bainan bestalde ere giroa gisa hartakoa delakoz, mundu guzian gaindi ba alabainan arrangurabide asko eta asko, biziki pisuak. Armadan beharko direla aldakuntza handi zonbait, nuklear muntadura...
Egun eta bihar | 2022ko Azaroaren 17a
Aspaldiko partez, Jean-Pierre Raffarin gobernuburu ohia mintzatu da telebistatik, liburu bat ere ateraturik, beti hor dela erakustea gatik. Beti hor eta beti erne. Gogo eta bihotzez eskuindar dagoela azpimarratuz, nahiz "errepublikano" alderditik ateratua den eta hein bat urrundua ere. Macrontiar jarria denen buru. Hainbestetaraino nun garbiki baitio pena duela, zinez pena, Macron ez delakoz berriz hautagai agertzen ahalko 2027an.
...Egun eta bihar | 2022ko Azaroaren 17a
Zonbait astez segidan, "Ocean Viking" itsas-untzia Mediterraneo itsasoan ibili da, Afrikatik heldu berrehun bat iheslarirekin eta ez jakin xuxen norat joan. Azkenean, untzian ziren gehienak eri eta ahulduak, arras planta txarrean. Kasua ikusiz eta jendetasun xoilez frantses gobernuak onartu du untzi hori Touloneko portura sartzea. Iheslari andana bat Frantzian egoiten ahalko ere da. Besteak banatuko dira, artatuak izan ondoan, Europako beste herrialde zonbaitetan. Zertaratuak giren bestenaz!...
Egun eta bihar | 2022ko Azaroaren 17a
Joan den ortzegunean greba frango izan da hor gaindi, CGT sindikatua sustatzaile, gehienik Pariseko aldean. Irabazien goititzea eskatuz, ez dela-eta hola segitzen ahal. Prezio asko goitituak eta aitzina goititzen ari. Bazterrak kexu beraz eta kexu hori egunetik egunera saminago naski. Ondoko astetan ere gisa bereko manifestaldiak aise izaiten ahal.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016