Egun eta bihar | 2022ko Abenduaren 15a
Errepublikano deitu eskuindarrek joan den igandean zuten beren alderdiburu berriaren hautatzeko bigarren bozaldia, arras lañoki iragan dena. Eric Ciotti Niza aldeko politikari ezagutua nagusitu da bozen %54 ezbaian segurtaturik. Anitzen gustuko, auzi hori hola trenkatu bada ere, erretxena dute egina, orain ikusi behar alderdi hori, arras ahuldua dena, nola azkartuko den, azkartzen ahal bada segurik, eta zoin bide hartuko duen 2027ko hauteskundeeri buruz. Itxuren arabera,...
Egun eta bihar | 2022ko Abenduaren 08a
Bat-batean, joan den egunean, Emmanuel Macron lehendakariak egin du gaitzeko ateraldia, artetan egiten dituen zonbaiten eitekoa. Ikusiz gutarteko jendeak gutien ustean bere autoa hartzen duela harat eta hunat ibiltzeko. Ikusiz ere gisa hortan ingurumena zikintzen dela bai eta funditzen, iduritu zaio egoki litakeela hiri handienetan bederen burdin-bide berri batzuen egitea, heietan Pariseko RER delakoaren eiteko treinak ibilarazteko, goizean goizik abiatuz, arratsetan berant...
Egun eta bihar | 2022ko Abenduaren 08a
Nola iragaiten ahalko ote dira Eguberri eta Urtatseko besta horiek? Galde hori entzuten da frango usu, gisa hartako arrangurak izanez kasik nunahi. Artatzaile askoren beldurra, izurritea berriz azkartzen ari dela, aitzina emendatzen ahal beraz ondoko astetan. Gripa ere beharbada, hein bat azkarra izaiten ahal litakeena. Beldur bera edo bertsua haur ttipiek aise biltzen dituzten gaitz askorentzat. Gauzak diren baino ilunago ikusi gabe ere, bada naski hamaika gogoetaren egitekoa.
...Egun eta bihar | 2022ko Abenduaren 08a
Ministro bat gutiago orain gobernuan, Caroline Cayeux. Hori ginuen lurraldeetaz arduratzen zena etabere kargua utzi behar ukan du batere funtsik gabe. Gobernuan sartzen den norbaitek zer ontasun duen behar du xuxen xuxena jakinarazi. Andere horrek badu etxe eder bat Parisen eta beste batBretainian. Hortakoak direnikerle batzuen arabera bi egoitza horientzat ez du batere xuxen erran zonbat balio duten bainan aise gutiago. Auzitegi batek trenkatu beharko du afera hori bainan...
Egun eta bihar | 2022ko Abenduaren 08a
Treinetan iragan asteburua frango nahasia izan da langile anitz greban plantaturik, irabazien goititzea eskatuz. Solasa da gisa bereko grebak izaiten ahal litazkeela berriz ere. Sindikatuek jadanik jakinarazia holako zerbaiti buruz plantatuak direla. Hiru egun greba balitaizke Eguberriko asteburuan eta beste hiru ondokoan. Hori hola gertatuz buru-hauste pisuak orobat familia frangorentzat. Giro minbera beraz, buruzagitza bere hartan tematzen baldin bada segurik.
Bestalde, asko tokitan,...
Egun eta bihar | 2022ko Abenduaren 08a
Errepublikano eskuindar delakoek beren arteko bozkatze bat bazuten joan den asteburuan, alderdiko elkarteburu berriaren hautesteko. Hiru hautagai zoin-gehiagoka, Eric Ciotti sailkatu da lehen bainan gehiengo osoa segurtatu gabe. Bigarren bozaldia heldu den asteburuan.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016