Egun eta bihar | 2023ko Urtarrilaren 12a

Solas eta solas

Elisabeth Borne gobernuburua solasean egona da elkarte askorekin eta segitzen du solas eta solas batzuekin eta besteekin, gogoan dituela erretretak eta bereziki erretreta horien munduan sustatu nahi luzkeen aldaketak, arrunt beharrezkoak direla-eta! Argitasun zonbait emanak ditu joan den egunean, segurtatuz ez dela batere gauza segurua 65 urte bete arte beharko dela lanean arizan. 64tan geldi beraz! Ez du holakorik garbiki erran, erakustera eman bakarrik, azpimarratuz...

Egun eta bihar | 2023ko Urtarrilaren 12a

Arno gutiago

Aspaldian entzuten da eta noiznahi gisa hortako kantua bainan joan den egunean plazaratu txosten batek azkar salatzen duen gauza da: Frantzian gaindi gero eta arno gutiago edaten dela. Eta hori egia bide da arno mota gehienentzat, izan xuri ala gorri, famatu edo ez. Txosten horren arabera 70 urte barne, %60 arno gutiago edaten omen da, ttipitze handia beraz, biziki handia. Gisa batez berri ona, arnoa osagarriarentzat kaltegarri dela hein batetarik goiti. Untsalaz egunean hiru baso edaten...

Egun eta bihar | 2023ko Urtarrilaren 12a

Kexu!

Mediku frangok greba egin dute zonbait egunez beren aspaldiko aldarrikapenak gogoan. Beste frangok, lana utzi gabe, jakinaraziz aldarrikapen berekin edo bertsuekin ados direla. Parisen, joan den ortzegunean manifestaldi handia muntatua izan da. Bost mila mediku nunbait han ibili dira karrikaz karrika zoin kexu ziren garbiki erakutsiz. Aseak direla eta ez dela gehiago hola segitzen ahal. Arrunt nardatuak, kontsulta sariak aspaldian ez goratuak. Anitz tokitan medikuak eskas, edo hiri...

Egun eta bihar | 2023ko Urtarrilaren 12a

Mediku handi

Hainbestenarekin, Emmanuel Macron bera ere mintzatu da medikuen kexatze hortaz, Parise aldeko ospitale batean zelarik. Bera mediku bat balitz bezala. Eta ez edozoin mediku, bainan mediku handi bat, biziki handia zinez, edozoin gaitzen kontrako sendagailuekin ibilki dena. Ez ditu kontsulta-sariak emendatu nahi, salbu naski kasu berezi batzuentzat, Aldiz, hitzemaiten du sei hilabete barne nunbait han, uda hasi aitzin beraz, zonbait ehun erizain gehiago izanen direla artategietan. Eta aise...

Egun eta bihar | 2023ko Urtarrilaren 05a

Aitzina!

Goazen aitzina, gauden harro eta erne, elgarri beti biziki atxikiak, hitz gutiz hola laburbiltzen ahal ginuke Emmanuel Macron lehendakariak Urtats bezpera arratsean egin duen hitzaldia, bere denborako seigarrena urte berri bat agurtuz egiten zuena. Ez hain luzea eta ez ere hain laburra, hogoi minutu iraun duena ezbaian. Zernahi gai aipatuz, gehienak doi-doia bakarrik. Frantziak Ukraina aitzina lagunduko duela ahal bezainbat, hori garbiki azpimarratu du. Frantzia nahi duela...

Egun eta bihar | 2023ko Urtarrilaren 05a

Noiz arte?

Eguberri iragan da, usaian ez bezalako haize hego ezti batekin, Urtats ere ba, urte berri bat hasi da beraz. Eta beti bezala jendea ari da galdeka nolakoa izanen ote den. Nun nahi entzuten da joan den urte hori frango txarra izan dela, arras nahasia, Ukrainako gerla tzar horrekin alde batetik, bestaldebero handiak udan, idorte pisu bat eta gaitzeko suteak. Eta urte berri huntan zer behar ote dugu ikusi? Hori dakiena isilik dago, mututua balitz bezala! Egunak jin eta egunakjoan, izanen da...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016