Egun eta bihar | 2023ko Urtarrilaren 05a

Zorrak

Urtats iria keinka guziz egokia omen da, beti hala erran da naski, kondu askoren egiteko. Besteak beste joan den egunean salatua izan zauku hain xuxen Frantziaren zorrak, jadanik biziki handiak zirenak, aitzina goratu direla eta ez guti gainerat! Hiru mila miliar euroren heinera helduak! Holako xifre harrigarriek halako hotzikara bat emaiten ahal daukute bixtan da! Zinez burtxoragarriak dira!Nahiz, egia erran, Europako herrialde gehienek ere baduten korda tirahala. Hoinbeste zor, nork...

Egun eta bihar | 2023ko Urtarrilaren 05a

Treinetan

Bazterrak minbera daude burdin-bide horietan. Eguberri kari greba asko izan da eta gutik egin du ez baitira Urtatsez aitzina segitu. Hainbestenarekin horra nun jakin den SNCF etxe puxantak gaitzeko irabaziak egin dituela iragan urte hortan. Bi miliar euroren heinekoak, behin ere ukan dituen handienak beraz! Berak ez du haatik holakorik salatzen, kondu guziak ez dituela oraino eginak, denak otsailean agertuko omen, usaian bezala. Gisa guziz, bada hor nunbait hamaika gogoetaren egiteko...

Egun eta bihar | 2023ko Urtarrilaren 05a

Linda de Suza

Parise aldeko ospitale batean pausatu da Linda de Suza artista ezagutua, motaz portugesa. 74 urte beteak joan den otsailean. Gazterik jin zen Frantziara, lan zerbaiten menturan. Laster, norbait ohartu zen gaitzeko boz pollita zuela. Kantuz hasi zen beraz, adiskide batzuk pusatzen zutela eta denbora guti barne arrakasta handia bildu zuen. Dozena bat disko ba plazaratuak. Zernahi itzuli eginez Frantzia guzian gaindi. Biziki emazte laketa, arrunt gutartekoa, jende xehetarik...

Egun eta bihar | 2022ko Abenduaren 22a

Erretretak

Elisabeth Borne gobernuburuak garbiki errana zuen, erretretak gogoan, bereziki erretreta horien munduan akuilatzekoak diren aldaketak, gobernuak bere xedeak joan den astean agertuko zituela, abenduaren 15ean. Eta horra nun bat-batean Emmanuel Macron lehendakariak ere gai bera aipatu duen. Jakinarazteko denen buru egun hori gibelatua dela. Zonbait egunez, hala erran du lehenik. Zonbait astez, hala erran du handik berehala. Azkenean kasik hilabete batez,...

Egun eta bihar | 2022ko Abenduaren 22a

Nun dira "berdeak"?

Anitz aipatzen dira "berdeak" bainan nun dira denen buru eta nor dira? Batzu eta besteak entzun, iduri du gaurko egunean denak "berdeak" direla politikari lotuak diren horien artean! Xuri edo gorri, denak "berdeak"! Berak dionaz konparazione, nor ditake Macron baino berdeagorik? Nehor!

Bizkitartean, "berde" horiek badute beren alderdia eta alderdi horrek hautetsi berria du aitzindari beri bat, Marine Tondelier. Oraino arras gaztea, 36 urte joan den agorrilean beteak....

Egun eta bihar | 2022ko Abenduaren 22a

Ozkaño batez

Urtatsez, ozkaño batez goratuko da Smic delako legezko irabazi apalena. Hilabetean 1.353 eurotara heltzeko astean 35 oren lanean ari direnentzat. Heldu baita oreneko 8 euro eta erdi ezbaian. Gorakada xuhurra eta anitzen gustuko xuhurregia. Prezioak zonbatez goratu diren ikusiz finkatua bainan kontu gisa hori ere ez dute denek arras berdin egiten.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016