Egun eta bihar | 2023ko Otsailaren 09a

Kasu haatik

Gisa batez baditake jendea aiseago mugitzen den larunbatarekin bainan beste gauza bat ere behar da ikusi. Eskoletan otsaileko oporraldiak direla bi asterentzat eta hilabete guzian, ez baitira denetan betan izaiten. Karia hortara jende frangok nahi dute norapait joan itzuli baten egitera. Treinik ez bada, edo usaian baino aise gutiago, nola eginen dute? Grebaren gatik nardatuak izan ditazke. Nahiz berak, frango segurik, manifestaldien alde diren, kexatuko dira orobat etxean egon behar baldin...

Egun eta bihar | 2023ko Otsailaren 09a

Gripa

Mediku eta ikerle frangok errana zuten bezala, griparen erasoa polliki azkartu da eskualde gehienetan. Eta aitzina azkartzen ari, hala iduri du segurik. Lekuka hein bat gripa bortitza, orotara zonbait mila jende ospitalera joan behar Frantzia guzian gaindi, beste frango eta frango etxean egon behar berokian. Egoera horrengatik luzatua izan da griparen kontra xertatua izaiteko denboraldia. Hilabete huntan guzian oraino xertatua izaiten ahal da beraz. Deia luzatua bereziki jende xaharreri eta...

Egun eta bihar | 2023ko Otsailaren 09a

Paco Rabbane

Bretainian zuen etxean pausatu da Paco Rabanne artista guziz famatua. 89 urte betetzekoak hemendik zonbait egun barne. Pasaian sortua zen, Euskal-Herrian beraz. Ama jostun lanetan ari Donostian. Oraino haurra zen aita galdu zuelarik. Espainiako gerlaren urte latz heiek ziren. Aita agertua zen errepublikaren alde, gorrien alde nolazpait. Franco zenaren aldekoek tiroz hil zuten eta jestu gutiz! Familia mugaz hunaindira etorri zen iheska eta nolazpait Bretainian kokatu. Bere...

Egun eta bihar | 2023ko Otsailaren 02a

Aterabide bat

Zenbaki huntan, ez dugu kondatzen ahal nola iragan diren asteartean beharrak ziren manifestaldiak. Erretretak gogoan eta gobernuaren xedeak ezin onartuz, astekari hau ere egun berean moldatzen-eta. Dakiguna da aitzineko egunetan zernahi dei zabalduak izanak zirela jende anitz eta anitz biltzeko! Jadanik elgarretaratze frango izanak xede horien kontra, lekuka grebak ere ba.

Gobernuak ez du deus gisaz ere aditu nahi doi bat bederen, bi urtez bainan emeki-emeki bospasei urte barne,...

Egun eta bihar | 2023ko Otsailaren 02a

Lan-eskasa ttipitu

Berri onak ere badira artetan. Joan den astean jakin da lan-eskasak hein bat polliki gibelera egin duela iragan urtean. Bana beste batean %6ez, desberdintasun frango izanki haatik eskualde batetik bestera. Hots, jautsiak gira halere oro har duela hamar urte ginuen hein bertsura. Dena ere on segur! Eta hori hola gertatu da gainerat arrangura frango baden keinka batean. Berri ona bai, ez da dudarik, bainan ez ahantz halere lanik batere gabe direnak badirela oraino ere hiru miliunezgoiti! Eta...

Egun eta bihar | 2023ko Otsailaren 02a

Galduak?

Alderdi sozialistaren biltzar nagusia iragan da Marseillan. Arras giro berezi batean. Alde batetik, ez sobera erakutsi nahi alderdia arras ahuldua dela. Hori ez bada ere aise gordetzen ahal! Bestetik lanetan, eta ez guti, elgarren artean ezin akomeatuz! Joan den astekotzat idazten ginuena, arrunt bi pusketan! Hi bahiz eta ni banuk, bi eskualdeak elgarretarik gero eta urrunago, hala erakustera emaiten itxura guziek! Eztabaida pisuena, alderdiak zer toki behar duen hartu eta atxiki Nupes...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016