Egun eta bihar | 2023ko Otsailaren 23a

Bosgarren eguna

Joan den ortzegunean, manifestaldiandana bat izan da berriz ere, beti erretreta-solas eta beti gobernuaren xedeak ezin onartuz! Gisa hortako bosgarren eguna. Aitzineko aldietan baino parte hartze xuhurragoa oro har, aise xuhurragoa, salbu tokika, hala nola Albi hirian, hor mundu bat bildu baita denbora berean omenduz Jean Jaurés iragan mende hasteko politikari famatua.

Aldiz, seigarren egun bat prestatzen ari dute martxoaren 7ko, orduan sekulan baino jende gehiago...

Egun eta bihar | 2023ko Otsailaren 23a

Jadanik!

Gauza bat kasik ezin sinetsia! Otsailean gira eta jadanik, eskualde zonbaitetan, hala nola Marseillako aldean, badira arrangura pisuak idortearekin! Puy-de-Dome eskualdean, hiruetan-hogoi bat herritan ura izigarri xuhur. Sasoin huntan arraro delarik, biziki arraro zinez, hori hola gertatzea! Hor gaindi, badu zonbait hilabete ez dutela euri handirik ukan, kasik batere ez funtsean! Lurra arrunt zuko, euria berantetsia dute eta ez guti! Hola segituz, jaz baino idorte handiagoa izan ditakeela,...

Egun eta bihar | 2023ko Otsailaren 23a

San Marina

Artetan aditzen dugu ekonomia-mailan gauzak oro har ez doazela hain gaizki. Bizkitartean, noiznahi entzuten dira berri txarrak. Etxe ezagutu asko gelditzen ezin gehiago ihardukiz.

Hortaratu da San Marina zapeta saltegi sarea. Marseillan sortua 1981ean. Biziki azkar izana eskualde batzuetan. Orotara 163 saltegi, seiehun bat langilez goiti. Denbora batez, etxe horrek urtean bizpahiru milioi zapeta pare saltzen zituen. Saltegi horiek denak zerratu dira joan den...

Egun eta bihar | 2023ko Otsailaren 23a

Omenaldi bat

Joan den ortziralean, Parisen, omenaldi kartsu bat eskaini zaio zonbait egun lehenago hila zen 97 urteko gizon xahar bati. Gizon hori, Robert Hebras. 1944an, ekainaren 10ean, alemanak denetan gibelera ari zirelarik, andana batek setiatu zuen Oradour-sur-Glane herria, hango jende guziak hil behar zituztela! Dena salbaikeria herratsu, 643 lagun hil zituzten, heien artean 254 emazte eta 207 haur, gehienak elizan preso ezarririk. Bost gizon eta emazte bat eskapatu ziren halere,...

Egun eta bihar | 2023ko Otsailaren 23a

Zorrez betea!

Hauxe da bitxikeria bestenaz! Hoinbeste argindar segurtatzen duen EDF etxe famatua arras gaizki doa bulta huntan! Zorrez itoa da eta zor horiek azkarki emendatu zaizkio azken bospasei hilabete hauetan! 65 miliar euroren heinera helduak! Zazi zu konprenitzera EDF hori nola hortaratua den! Eta zazi zu garbiki finkatzera zoin lukeen bere aterabide egokiena, aterabiderik baldin badu segurik. Nukleartegiekin izan behar ditu bere buruhauste handienak. Baitira zahartuak direnak eta obra handi...

Egun eta bihar | 2023ko Otsailaren 16a

Mundu bat!

Joan den larunbatean, berriz ere izan da zernahi manifestaldi, erretreta-solas, gobernuaren xedeak ezin iretsiz! Orotara hiru ehun bat Frantzia guzian. Lekuka, hala nola Parisen eta Tolosan, aitzineko aldietan baino jende gehiago. Beste zonbait hiritan, doi bat gutiago. Gobernuak, halako maltzur aire mintu batekin, erakustera eman du manifestaldi horiek muntatzen dituztenak hats-hantzen ari direla!Bainan nor da hats-hantua edo hats-hantzen ari? Sindikatuek diotelarik heldu den hilabete...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016