Egun eta bihar | 2023ko Martxoaren 16a

Baietz!

Horiek hola, solasketa luze batzuen ondotik, zenaturrek onartu dute, macrontiar eta eskuindar ados jarririk, gobernuak galdetzen zioten bezala erretretaren hartzeko adina bi urtez gibelatzea kasu gehienetan, 62 urtetarik 64 urtetara beraz. Beroan bero, legegai guzia ere onetsi dute, 195 boz alde eta 112 kontra. Elisabeth Borne gobernuburua loriatua! Kasu, ez luke sobera espantu egin behar halere! Sindikatuek aldiz daukate onarpen horrek ez duela deusik kanbiatzen. Bainan...

Egun eta bihar | 2023ko Martxoaren 16a

Balio ote du?

Behar ote dugu berriz azpimarratu, horrek zerbait balio ote du denen buru, joan den aste hortan ere zoin desberdinak izan diren parte hartzearen gainetik agertu xifreak? Marseillan konparazione, polizak erran du 24.000 zirela nunbait han, CGT sindikatuak 240.000, heldu baita hamar aldiz gehiago!Nor behar da sinetsi? Nor sinesten ahal ere da? Ez ote dira denak ere jende xeheaz airoski trufatzen?Batzuk xifreak azkarki handituz eta besteek itsuski ttipituz? Joan den egunean, zonbaitek...

Egun eta bihar | 2023ko Martxoaren 16a

Itsusia

Frantses legebiltzarrean, eskuindar baten solasak ez bere gustukoak kausiturik, Eric Dupont-Moretti justiziaren ministroak gaitzeko pettoa egin du, jestu tzar itsusi batekin batere funtsik gabe. Eta denak harrituak, holako gauza hau ezin onetsia dela-eta! Bestenaz ere ministro baten partetik, ministro hori fama handiko gizona delarik bestalde. Berari ere dolutu zaio naski bere jestu oker eta makur hori, hala aitortu du behin. Beste asko haatik ez dira batere ados, holako...

Egun eta bihar | 2023ko Martxoaren 16a

Marcel Amont

Joan den ortzegunean pausatu da Marcel Amont kantari guziz jeinutsua. 94 urte heldu den hilabetean bete beharrak zituen. Bordelen sortua bainan aitamak biarnes baserritarrak. Bera ere beti Biarnoari errotik atxikia egona, biarnesa mintzo, ttipian ikasia familian, eta beti atseginekin erabiltzen zuena, bere kantu famatu zonbait ere mintzaira hortan plazaratuak. Idazle fina bestalde, hamaika liburu ba agertaraziak, gizon laketa eta xintxoa, biziki jendekina.

...

Egun eta bihar | 2023ko Martxoaren 09a

Aste beltza!

Duela zonbait aste jadanik gertatu zen bezala, ez dugu hemen kondatzen ahal nola iragan diren erretreta solas gobernuak agertu xedeen kontrako manifestaldiak, asteartean beharrak eta lekuka segurik ondoko egunetan ere segituz. Ezin konda astekari hau asteartetan muntatzen delakoz.

Bildu ote da sindikatuek igurikatzen zuten bezenbat jende? Hitzemana zuten aste hau "aste beltza" izanen zela! Bazterrak kexu alabainan eta beraz biziki minbera!

Dena den, gerokoak geroko, orain...

Egun eta bihar | 2023ko Martxoaren 09a

Just Fontaine

Iragan astean 89 urtetan pausatu da Just Fontaine fama handi-handiko futbolaria izana bere gazte denboran. Balentria gaitzak eginak Reims hiriko futbol elkartearekin segur, elkarte hori gorenean zelarik, bainan ere Frantziako talde nagusiarekin. Bereziki1958an, munduko xapelgoa Suedian jokatu zelarik, 13 tanto segurtatuz, ordu arte nehork ez egina holakorik eta geroztik ere nehor ez hortaratua. Alimaleko balentria beraz, beti berdin goresgarria kausitzen dena! Bestalde lau...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016