Egun eta bihar | 2023ko Martxoaren 09a
Gero eta gehiago nunahi eta noiznahi aditzen da haur eta gaztetxo frango badirela beharriko minarekin. Berrikitan akuilatu ikerketa baten arabera hamalau urtez azpikoetan %14 segurik medikuan ere izanak gisa hortako minarekin. Bainan zerk egiten du hori? Itxuren arabera gertatzen dena da haur eta gaztetxo horietarik gehienek aise sobera kantu eta musika entzuten dutela, eta sobera luzaz, ardura aise sobera gora ezarriak eta hori beraz beharrien kaltetan. Deia luzatua zaiote kasu egin behar...
Egun eta bihar | 2023ko Martxoaren 09a
Prezio frango goititurik, sail anitzetan gainerat, bada eskuin eta ezker zernahi arrangura. Jatetxetan gero eta gehiago azkenik agertu konduen arabera. Gero eta karga gehiago jasan behar alabainan, argindarra azkarki karioturik bainan ere beren jatekoentzat behar dituzten gauza gehienak, besteak beste baratzeki eta fruituak. Haragia ere ba. Eta beren prezioak ez sobera goratu nahi, jendeak ez zaizkiotela gehiago jinen, edo aise gutiago. Hots, anitz badira beldur daudenak, hola segituz ez...
Egun eta bihar | 2023ko Martxoaren 02a
Joan den larunbat goizean ideki da Parisen laborarien Saloina, itxura guzien arabera arrakasta handi-handia behar lukeena. Abere ederrenak han dira, zernahi ekoizpen ba bestalde preziatzeko, jateko eta edari. Lehen egunean berean, Emmanuel Macron lehendakaria goizik han zen, batzuekin eta besteekin solas eta solas. Han askaldu da eta han bazkaldu. Kasik egun guzia han egon da, duela lau urte bezala eta Jacques Chirac zenak egiten zuen gisa...
Egun eta bihar | 2023ko Martxoaren 02a
Sail huntan ere nahi dugu aipatu Donibane Lohizuneko izigarrikeria itsusi hori. Frantzia guzia azkarki inarrosi duena! Aipatzen dugu ez baitezpada zer gertatu den kondatzeko, hori denek gogoan dugu zorigaitzez, bainan azpimarratzeko zonbatetaraino sesituak gauden holako gertakizun izigarriaren ondotik. Kasik ezin sinetsia baita alabainan holakorik gertatzen ahal dela, bestenaz ere bazterrak ardura lasai-lasaia dauden eskualde batean!
Gogoan dugu bizia funts hortan galdu duen erakasle...
Egun eta bihar | 2023ko Martxoaren 02a
Noiznahi eta nunahi, nornahik zernahi dei ukaiten du telefonoz, finkoan eta mugikorrean, batek hau eta besteak hura, denek gaitzeko eskaintzak eginez, ardura dena espantu, nardagarri ere baita azkenean! Iduriz, dei gutiago untsalaz ondoko egunetan. Gisa hortako deiak alde bat debekatuak alabainan hemendik aitzina asteburu eta bestaburuetan. Beste egunetan, egiten ahal goizeko 10etarik oren bata artean, bai eta arratsaldeko 14ak eta 20ak artean. Holako zerbait anitzek aspaldian berantetsia....
Egun eta bihar | 2023ko Martxoaren 02a
Eskoletan badira erizainak eta erizain-laguntzaileak. Badira bainan ez hurbiltzekorik ere aski! Orotara zortzi mila ez arras. Berrikitan egin den ikerketa baten arabera untsalaz hogoita-zonbait mila behar litazke, aise eta aise gehiago beraz, behar-orduak maila guzietako ikastegietan beti emendatzen ari baitira, azkarki emendatzen. Hamar bat urte segurik emendatze hori sendi dela, bainan gehiago sendi azken bizpahiru urtetan.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016