Egun eta bihar | 2022ko Irailaren 22a

Etorkin horiek

Lehendakariak prefetak bildu ditu Parisen eta besteak beste erran diote lege berri bat nahi lukeela martxan ezarri heldu den urte hortan eta hori etorkinak gogoan. Aitortuz sail hortan badela molde txar frango ez direnak hola eta hola alde bat onesten ahal. Ez ahantz haatik Macron kargutan jarria dela duela bost urte eta erdi. Azkenean ohartzen da beraz delako molde txar horieri.

Dena den, nolako legea litakeen, eta nola pasaraz lezakeen, gisa hortako gehiengoa nolazpait segurtaturik,...

Egun eta bihar | 2022ko Irailaren 22a

Miarritzen bildu dira

Errepublikano eskuindar alderdiko deputatu eta zenaturrak Miarritzen bildu dira. Hori zuten beren uda huntako gogoetaldi saila, ontsalaz urte guziz muntatzen dutena, aurten arras berezia halere, ez dute aise ukatzen ahal, alderdiburu berri baten hautatzeko tenorea hurbiltzen ari baitzaiote. Hautu hori heldu den abenduan dute trenkatu beharra bainan oraindanik ez dute besterik gogoan. Miarritzen ere denek hori zuten gogoan, edo deblauki edo erdi isilka bezala. Alde batetik alderdiburu berri...

Egun eta bihar | 2022ko Irailaren 22a

Ez kexa!

Lurraldeburuak bildu dira Vichy hirian, biziki ur ona ausarki edaten omen den herri alegera batean. Elisabeth Borne gobernuburua bera ere izan zaiote bisitaz. Beren arteko harremanak ez dira beti hain lasaiak izan. Aldi huntan hobeak iduriz segurik. Ez kexa eta ez kexa, denek elgarrekin behar dugu lanean arizan, batzuk eta bestek holako zerbait dute gehienik erakustera eman beren solasetan. Gobernuburua kasik lausenguka beraz, doi bat txalotua ere izaiteraino.

...

Egun eta bihar | 2022ko Irailaren 22a

Beste bat?

Izurritea berriz azkartzen ari da, lekuka segurik, eta bereziki Frantzia iparraldean. Berriz eraso handi bat beharko ote den jasan, batzuk ez dute beste beldurrik. Ikerle askok diotenaz udazkena sasoin minbera eta kezkagarria izaiten ahal.

...

Egun eta bihar | 2022ko Irailaren 15a

Irringarri?

Ez du oraino arras sei hilabete presidente-bozak iraganak direla. Eta badakizue zertaz mintzo diren Pariseko ikerle atrebitu zonbait? Ondoko aldian nor izanen ote den macrontiarren hautagaia! Ondoko aldian, erran nahi baita beraz errekontru handiz kanpo segurik hemendik lau urte eta erdiren buruan! Ez Emmanuel Macron bera alabainan, lege-nagusiak gisa hortako muga ezarria-eta duela 14 urte. Nor beraz? Hiru izen dira gehienik agertzen. Denen aitzinean nolazpait, hor da...

Egun eta bihar | 2022ko Irailaren 15a

Bat gehiago!

Joan den egunean, Macron lehendakariak xutik ezarri du egitura berria, "refondation" hitza aho beteka erabiliz! Bainan hitz hori preseski nola behar da hartu? Untsalaz ez ote du erran nahi jadanik bazen zerbait barreiatu dela eta segidan berriz muntatu? Bainan nun zer barreiatu da hor gaindi? Eta guk hain xuxen arras berezia emaiten duen hitz hori nola itzul euskarara? Azen ontzeko, egitura berria untsa bitxiki agertu da, erdi gordeka bezala! Barne diren batzuen izenak ere batere agertu...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016