Egun eta bihar | 2023ko Maiatzaren 04a
Medikuek aspaldian galdetzen dute kontsulta sarien emendatzea eta nihundik ahalaz polliki emendatzea! Joan den egunean jakin da emendatzea izanen dela bainan arras xuhurra, aldian euro bat eta erdikoa. Oraiko ustez 25 euro pagatzeko partez 26 euro eta erdi utzi beharko beraz. Mediku anitz kexu, hori dela jendeaz trufatzea, gutien gutienez 30 eurokoa egoki litakeela. Mediku elkarte batzuk aise gehiago ere galdetzen dute haatik.
...Egun eta bihar | 2023ko Maiatzaren 04a
Frango usu aditzen da auzitegietan ez dutela larderiarik aski gaixtaginen zigortzeko. Bizkitartean, gero eta jende gehiago badira preso direnak. Oraintxe, Frantzia guzian gaindi, 70.080, aspaldian izan den gehiena. Orotara, 60.899 toki direlarik. Horrek erran nahi du asko badirela biga toki berean. Bestalde ere leku frangotan, arras baldintza hitsak. Aspaldian badira holako arrangurak!
...Egun eta bihar | 2023ko Apirilaren 27a
Noiznahi eta nunahi, anitz jende mintzo da Emmanuel Macron lehendakari jaunak joan den astean egin duen hitzaldi hortaz. Frango laburra egin du, beste orduz egin dituen zonbaiten aldean. Oren laurden bat ez arras. Frango polliki itzulikatua axalari behatzen bazaio gehienik, edo izaitekoz bakarrik axalari behatuz! Mamiaren aldetik arras prediku eskasa, doi bat pisuxkoa ere, arroltze torta baten idurikoa, batzuk deblauki hala diote! Hamaika aldiz errepikatu du hats berri bat...
Egun eta bihar | 2023ko Apirilaren 27a
Ene iduriko, eta frangori aditu diotet gauza bera, Macron mintzatu da duela zonbait egun hautetsia izana balitz bezala. Kasik bi Macron balira bezala beraz. Alde batetik Macron lehena, 2017an hautetsia eta joan den astean bat-batean desagertua, nehork ez jakin gehiago nun ote dabilan. Bestetik Macron bigarrena, aurtengo apiril erditsutan nunbaitik nolazpait ateratua! Zernahi aldaketaren gauzatzeko xede handi-handi batekin! Ondoko egunetan zernahi jenderekin solasean egonik, ehun egun barne...
Egun eta bihar | 2023ko Apirilaren 27a
Arras polliki erranik beraz bere atea denentzat idekia dagoela, Macronek abiatua du ere gaitzeko
itzulia, Frantzia guzian gaindi, batzu eta besteekin mintzatu beharrez. Hasteko, Alsazian zen, biharamunean Hérault departamenduan. Hixtukatua izan da frango nasaiki. Haren hitzaldia salatuzfrango badira kaxa zahar batzueri tirahala joka arizan direnak. Alta, berri onak ere bazituen emaiteko. Erakasleen alde konparazione. Zerbait gisaz faltatuko diren guzientzat ordaina segurtatua izanen...
Egun eta bihar | 2023ko Apirilaren 27a
Lehen, gure elizetan, meza guziak latinez emaiten ziren! Usaia hori galdua iragan mendean! Denboran beraz, jende gehienek zonbait hitz bederen baginazkien latinez, orain arroztua zaukun mintzaira hortan. Besteak beste "mea culpa" bi hitzak, kasik beti elgarri josiak! Mea culpa, mea culpa, ene falta beraz, ene falta. Artetan doi bat luzatuz berdin, gisa hortan "mea culpa, mea culpa, mea maxima culpa" erraiteraino, aitortuz gure falta handia, eta ez ttipia edo entrabalekoa!
Bainan...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016