Egun eta bihar | 2023ko Maiatzaren 25a

Solas eta solas

Azkenean, Elisabeth Borne gobernuburua mintzatu da sindikatuen buruzagiekin, frango luzaz gainerat, bainan ez du iduri solasketa horiek aitzinamendu handirik ekarri duten. Bakoitxa bere hartan tematsu!! Beharbada ez ginen hortan izanen holako bilkurak joan den urtarrilean egin balire, bazterrak sobera kexatu aitzin!

...

Egun eta bihar | 2023ko Maiatzaren 25a

Aitzina!

Amiens hirian, saltegi baten atean, gazte andana bat, kaxa batzueri joka arizanik, arras bortizki mendekatu zaio Jean-Baptiste Trogneux saltegi hartako jabeari. Ateari zikin askoren botaka arizan dira lehenik. Jabea, 30 urteko gizon gaztea, barnean zena, jalgi da atera, zer gertatzen ote zen ikustera. Orduan zaizkio bospasei lagun segurik mendekatu. Jabe hori izanki Macron lehendakariaren familiakoa, Macronen bizilagunaren ilobasoa. Untsa ekitaldi hitsa hori ere, beste...

Egun eta bihar | 2023ko Maiatzaren 25a

Itsuskeria!

Zonbat itsuskeria eskuin eta ezker, gainerat mota guzietarik! Hauxe konparazione, beste anitzen gainerat! Avignon hirian, hogoita-hamar bat tokitan denen bistan ezarri dituzte gaitzeko afixa handiak, zoinetan Macron lehendakaria agertzen baitzen Hitler diktadore zenaren itxura berarekin! Izan Macronen alde edo kontra, hori bakoitxak bere ikustekoa du! Haizu da ere batzuetan alde izaitea eta beste batzuetan kontra, gaia nolakoa den ikusiz. Bainan gisa hortako itsuskeriak ezin onetsiak dira,...

Egun eta bihar | 2023ko Maiatzaren 25a

Zigortua

Pariseko dei-auzitegiak zigortu du Nicolas Sarkozy lehendakari ohia, baizik-eta duela kasik hogoi urte saltsa nahasi batean barne izana zela. Zigorra, hiru urteren presondegia, bi urterentzat barka haatik, hirugarren urtean ez preso egoiterik bainan muntadura berezi bat kasik alde bat ukaraian edo zangoan lotua atxiki behar. Gure gizona kopeta arrunt zimur-zimurra atera da auzitegitik, bainan berehala jakinarazi du aferahori ez dela hortan gelditzen, aitzina dei egiten baitu...

Egun eta bihar | 2023ko Maiatzaren 25a

Ahalgingarri!

Heldu den urtean, Frantzian iraganen dira, gehienik Parisen, Joko-Olinpiko guziz famatuak, anitzekaspaldian berantetsiak dituztenak. Bulta huntan bada jadanik apailu frango, lehiaketa horiek zinez arraroak izanki-eta. Salbu hara, ez dira ere denak eder eta argi. Sail askoren konduko txartelak ezin ukanez, gaitzeko istorioak, txartelik ez gehiago, salgai zirenak denak hartuak, bainan zonbait nunbaitik ateratzen halere etaikaragarri kario salduak izaiten, bakoitxa 2.700 euro eta hola! Negozio...

Egun eta bihar | 2023ko Maiatzaren 18a

Aski nardatuarekin!

Gertakari hunek ukaiten du zernahi aipaldi, ezin uka egia erran aski harrigarria dela! Loire-Atlantique departamenduan gertatua da, hango itsas-bazterrean kokatzen den Saint-Brévin les Pins herrian. Anitzek izen hori bera ere arrotza dukegu, edo orain arte hala ginuen segurik! Nahiz herria ez den hain ttipia, jendetzaren aldetik Donibane Lohizuneren heinekoa. Eta zerbait arraro izan dea herri horrek hoinbeste aipaldi bat-batean ukaiteko? Gertatu dena da Yannick Morez horko auzapezak bere...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016