Egun eta bihar | 2023ko Ekainaren 22a
Noiznahi, kasik egun guziz erraiten ahal da, zernahi nahaskeria aipatzen dira han eta hemen, batean hau eta bestean hura! Frangotan ergelkeria hutsak, iduriz segurik, askotan gertakari pisuagoak, arras gogoetagarriak. Noiz izan ote orain bezainbat? Sekulan, diote batzuk! Hala nola arrangura frango agertu den Marianne elkarteak banatzen dituen diru-laguntza berezi horiekin. Marlène Schiappa ere, gobernuan dena, saltsaren erdian ezarriz, berak goraki diolarik haatik deus...
Egun eta bihar | 2023ko Ekainaren 22a
Berriz ere jakin da Frantzia behere hortan, asko auzapez mehatxatuak izan direla, zonbait segurik arras bortizki, kasik beti eskuinburuko norbait izanki mehatxuka hola artzen dena. Iduriz, herri ttipietan ba hiri handietan baino mehatxu gehiago. Tarn et Garonne departamenduan, Montjoi herriko auzapezak kondatzen du gisa hortako mehatxuak ukanak dituela ehunka- eta bai, ehunka! - kasik ezin sinetsia ere baita! Bera ez dela gehiago etxetik biziki ateratzen,...
Egun eta bihar | 2023ko Ekainaren 22a
Joan den ortziralean, lur-ikara batek inarrosi du Frantzia mendebaldeko zati handixko bat. Aspaldian hor gaindi izan den bortitzena. Azkarrenean zen Niort hiriko aldean bainan guti aski senditu da alde batetik Bordeleraino eta bestetik kasik Pariseraino. Murru frango arraildu dira, etxe zonbait lehertu, bizpahiru elizetan ere badira makurrak. Jendetan kolpatu bat, ez hainbeste zauritua halere. Herrixka batean, jende guziek behar ukan dituzte lekuak hustu, zer gerta ere, etxean egonez lanjer...
Egun eta bihar | 2023ko Ekainaren 22a
Berria alegia-eta deusez hedatu da joan den egunean. Heldu den urritik goiti erien asurantza kutxa nagusiak gutixago ordainduko ditu hortzentzat emaiten dituen diru laguntzak. %70en partez 60 emanen du. Gaineratikoa pagatzen ahal duten kutxa bereziek berehala jakinarazi dute hori hola izanez beren urtesariak emendatuko dituztela, hain segur Urtatsetik goiti, bestenaz ez direla untsa heltzen ahalko. Arrangurabide bat gehiago beraz familia frangorentzat!
...Egun eta bihar | 2023ko Ekainaren 15a
Gutiago
Joan den astean, berriz ere izan da egun berezia, zernahi manifestaldi erretreta-lege berriaren kontra. 270 segurik orotara Frantzia guzian gaindi. Bainan jendearen parte hartzea aitzineko aldietan baino aise xuhurragoa. CGT sindikatuaren arabera kasik milioi bat jende halere, barne ministroaren gustuko hiru ehun mila nunbait han. Xuhurtze handia beraz. Nardatuarekin ote? Ala anitzek etsi bat hartua edo hartzen ari,ikusiz lege berria hor dela eta gobernuak ez...
Egun eta bihar | 2023ko Ekainaren 14a
Joan den astean, berriz ere izan da egun berezia, zernahi manifestaldi erretreta-lege berriaren kontra. 270 segurik orotara Frantzia guzian gaindi. Bainan jendearen parte hartzea aitzineko aldietan baino aise xuhurragoa. CGT sindikatuaren arabera kasik milioi bat jende halere, barne ministroaren gustuko hiru ehun mila nunbait han. Xuhurtze handia beraz. Nardatuarekin ote? Ala anitzek etsi bat hartua edo hartzen ari,ikusiz lege berria hor dela eta gobernuak ez duela barkatuko. Batzuk diote...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016