Egun eta bihar | 2023ko Uztailaren 20a

Errepublika Eguna

Aurten, ortziralearekin ginuen uztailaren 14a, Frantzian bestaburu ekarria dena, ondorioz gaitzeko asteburu luzea izan da. Ikaragarriko mundua bide, errebide eta autobide horietan, lekuka segurik eurite pollita izan baldin bada ere. Autoak autoaren gainean, izigarriko lerroak, gaitzeko "ilarrak" orain erraiten den bezala. Eta hori bospasei egunez segidan!

Bestalde, bestaburu horren karietara izaiten diren ospakizunak ez dira denetan usaian bezala iragan. Bazen hor gaindi halako beldur...

Egun eta bihar | 2023ko Uztailaren 20a

Ehun egunak

Joan den apirilean, Emmanuel Macron lehendakariak bat-batean jakinarazia zuen bazterrak lasaitzeko gisan, bazutela lasaitze on baten beharra, sail berezi bat akuilatuko zela, ehun egun iraunen zuena, Errepublika Eguna arte hain xuxen. Dena espantu arizana zen funtsean. Sobera usu artzen den gisan. Bainan ez zakien, eta nehork ez zakien, gauzak nola itzulikatuko ziren, zer gertatuko zenbesteak beste Nanterre hirian, poliza-gizon batek tiroz hil-eta 17 urteko...

Egun eta bihar | 2023ko Uztailaren 20a

Ez da mintzatu

Usaia hola hartua zen, Giscard d'Estaing presidenteak abiatua sail hori, lehendakaria, nornahi izan, frantseseri mintzatzeko Errepublika egunean, frantses guzien elkartasuna gisa hartarat laudatuz. Aurten, Macron isilik egon da. Batzuk uste zuten alta ukanen zuela nun zer erran, nork daki gobernu kanbiatze bat ere aipatuko zuela beharbada. Gisa hortako solasak hedatuak izanik. Eliseo jauregian guti aski erakustera eman dute haatik Macron ondoko egunetan entzunen dugula,...

Egun eta bihar | 2023ko Uztailaren 20a

Gaitza!

Anitz tokitan, zernahi mahasti fundituak izanak, harriarekin bereziki, horra nun azen ontzeko gaitzeko mahasti eremuak azkarki jo dituen euskaraz anitzek mahats herdoila edo herdoilkia deitzen duten gaitzak, "mildiou" delakoak. Tokika arrangura handiak badira, biziki handiak! Biarnon, Bordeleko aldean eta beste eskualde frangotan. Holako gaitzak, untsa lotzen delarik, alimaleko makurrak egiten ahal baititu!

...

Egun eta bihar | 2023ko Uztailaren 20a

Uste zuten

Bankuetan, anitz jendek dirua pausatzen dute "Livret A" delakoan, gisa hartako arrakasta baitu.

Nola prezio frango kariotu diren, erakustera emana zuten sail horren kondu ezarri sosaren ekarpena araberan emendatua izanen zela, %4etarat goratua gutienez. Bainan gobernuak erabaki du %3tan eginen dela zonbait denbora segurik, hain segur 18 hilabete bederen. Erabaki bat frangok salatzen dutena, ez dela batere egokia oro har.

...

Egun eta bihar | 2023ko Uztailaren 13a

Laguntzak

Aitzineko egun horietan, hoinbeste zalaparta izanik, kalte handiak jasan dituzten 250 bat herrietako auzapezak Eliseo jauregian errezebituak izan dira eta Emmanuel Macron lehendakaria arras lañoki mintzatu zaiote frango luzaz. Salatuz anitz tokitan izan diren makurrak eta laguntza berezi asko hitzemanez. Baitute segur lagunduak izaitearen beharra eta ez guti. Giro hitsa izan dela, biziki hitsa, eta ez dela hola segitzen ahal. Lege berri berezi bat lehen bai lehen pikoan...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016