Egun eta bihar | 2023ko Ekainaren 14a
Hain xuxen, legebiltzarrak beharra zuen eztabaidatu deputatu multxo baten proposamena, denen buru erretretaren hartzeko adina ez zedin gibelatua izan. Bainan Yaël Braun-Pivet legebiltzarburuak erabaki du, bere baitarik ote, ala Emmanuel Macron lehendakariak manaturik, askok uste duten bezala, ez bozkatzerik batere egitea delako proposamenari buruz, lege-nagusia berme, omen. Baliatuz lege-nagusiak daukan artikulu berezi bat, orain arte kasik sekulan ez...
Egun eta bihar | 2023ko Ekainaren 14a
Denen buru, deputatuen bilkura korapilatsu hori laburtua ere izan da ustegabeko gertakari hits batengatik. Han berean jakin baita, eta denak harrituak egoki, harrituak baino harrituago ere funtsean, zer gertatu berria zen Annecy hiriko atsedengune batean. Nola gizon bat bat-batean asaldaturik, eta nola, itsuski mendekatua zen, ganibet ukaldika, han zauden lau haur ttipi eta bi gizoni, sei lagun beraz, azkarki kolpatuz, seiak lanetan bizirik ezin aise ihardokiz! Gertakari higuingarria bihi...
Egun eta bihar | 2023ko Ekainaren 14a
Txirrindularien Frantziako itzulia laster hasiko da eta aurten Euskal-Herrira ere jinen da, bizpahiru egun segidan hemen gaindi ibiltzeko. Beste norbaitek ere ja abiatua du Frantziako itzuli luze bat, ez bizikleta baten puntan bainan gehienik autoz. Hori da Edouard Philippe gobernuburu ohia. Presidente-bozak gogoan, ez baitu gordetzen segur hautagai nahi duela izan. Egun guziz gauza bera errepikatzen du: Macrontiar xintxo eta leial dagoela, bainan denbora berean arrunt bere...
Egun eta bihar | 2023ko Ekainaren 08a
Berriz ere, eta beti erretreta solas, bazterrak minbera daude Parisen segurik eta gehienik legebiltzarrean. Deputatu multxo batek nahi zuen bozkatze berezi bat berrikitan bozkatu legea hautsia izan dadien. Bazterrak kexatu dira batzorde batek eztabaidatu baitu proposamen hori bainan pundu premiatsuena, erretretaren hartzeko adina aldatzen duena, bazterrera utziz nolazpait. Hori ikusiz, ezkerraldeko deputatuak haserre agertu dira eta bilkuratik kanpora ere joan dira! Macrontiarrak aldiz...
Egun eta bihar | 2023ko Ekainaren 08a
Untsa gertakari hitsa hau ere! Frantzia iparralde hortan, hamahiru urteko neska batek bere buruaz beste egin du, aski nardatuarekin, adin bertsuko asko lagunek alde bat trufatzen zutelako, itsuski gainerat! Alta, salaketa asko baziren bulta huntan eginak, holako jestu tzarretan hoin ausart zirenak geldi ziten otoi eta otoi. Bainan nehork ez diote kasu handirik egin. Haurraren burasoak ere etsituak, gauzak gero eta makurrago zoatzila. Denen buru haatik, bainan berantegi, funtsezko ikerketa...
Egun eta bihar | 2023ko Ekainaren 08a
Jaz, Arleseko presondegian, Yvan Colonna, fama handiko korsikar abertzalea, gorputz ariketa batzuen egiten ari zelarik, beste presoner batek itsuski jo zuen, laster hil ere baitzen hartu kolpe tzarren ondorioz. Nola gertatu zen hori, untsalaz alde bat azkarki zaindua zen toki batean, ikerketa berezi bat manatua izan zen. Emaitzak oraintxe agertu dira. Argi eta garbi erakusten dute gauza frango ez zirela batere eginak izan legez-lege eta behar bezala. Presondegiko aitzindari...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016