Egun eta bihar | 2023ko Irailaren 14a
Europa-mailako hauteskundeak hein bat urrun dira oraino, heldu den ekainean alabainan, arte huntan urak eginen du bide. Gainerat, gutarteko jendea ez da biziki berotua, alderdietako arduradunak dira kezkatzen hasiak, non agertu duten hautagai bezala eta beharrez nolako hitzarmenak berme. Ja idatzia dugu ezkerraldekoak ez direla batere ados beren artean. Eskuinburukoek aldiz nahi luzkete berengana bildu "errepublikano" delakoetarik zonbait, toki pollita eginez beren zerrendan. Holako zerbait...
Egun eta bihar | 2023ko Irailaren 14a
Lau zerrendaburu badira ja agertuak. Marie Toussaint "berdea", Jordan Bardella eskuinburukoa, Marion Marechal, ez dena eskuinburuko horietarik batere urrun eta Léon Deffontaines komunista. Sozialistek berriz aipatzen dute Raphael Glucksmann. Intsumituek Marion Aubry.
Berriz hautagai izaiten ahal ere Nicolas Dupont-Aignan, aspaldian arrunt bere gain jarria dagon eskuindarra. Tematsu baino tematsuago dena, hori denek badakigu segur, badu zinez urteak eta urteak!
...Egun eta bihar | 2023ko Irailaren 14a
Errugbilarien nazioarteko lehiaketa nagusia hasi da eta aurten Frantzian iragaiten da. Gainerat, Frantziak irabazi du bere lehen partida, Zeelanda-Berrikoen kontra, ez nornahiren kontra beraz. Bazterrak aitzina berotu dira eta ez guti! Emmanuel Macron lehendakaria han zen eta badira tirahala hixtukatu dutenak! Beste orduz ja idatzia dugu hauxe bainan goazen beretik: zendako behar da hola hixtu eta hixtu arizan? Macron ukaiten ahal dugu gure gustukoa, edo berdin ez batere gure gustukoa! Hori...
Egun eta bihar | 2023ko Irailaren 14a
Abaya deitzen duten zaia luze hori debekatu dute beraz eta hortaz bada zernahi eztabaida. Izena bera arrotza ginuen ez hain aspaldi. Orain badu zernahi aipaldi, noiznahi eta nunahi. Bazterrak gisa horrara harrotuak izanik! Abaya soinean zure burua islamista agertzen duzula eta legez-lege hori ez dela onartzen ahal, batzuk hala diote eta beste frangori iduritzen izaitekoz debeku horrek ez duela kolore handirik eta ez dituela abayaren alde direnak sustatzen baizik! Arrunt ikusmolde desberdinak...
Egun eta bihar | 2023ko Irailaren 07a
Emmanuel Macron lehendakaria mintzatu nahia omen zen alderdiburu guziekin eta gisa hortako bilkura muntatu du joan den egunean. Bainan hori noiznahi egiten ahalko zuen jadanik ere! Dena den, solas eta solas arizan dira beraz eta aski luzaz, hamabi orenez segidan alabainan! Harrigarri ere baita! Gehiago dena, bilkura ez da egin Eliseo jauregian bainan Parisetik baztertxago, Saint-Denis hiriko bilgune batean. Bazuen ere oro har halako bitxi aire bat. Alde batetik beraz hain...
Egun eta bihar | 2023ko Irailaren 07a
Gauza bat frango nasai aipatu dena bilkura hortarik landa, bainan garbitasun handirik gabe, bozkatze berezi bat izaiten ahal litakeela, hartaz edo huntaz, ondoko hilabetetan, eta hori "erreferendum" delako baten gisakoa. Duela zonbait urte jadanik Macronek solas bertsuak erabiliak zituen bainan segidarik ez zen izan. Aldi huntan ba ote? Nork daki! Eta zertaz denen buru? Alderdi bakoitxak baditu bere ikusmolde bereziak bainan lehendakariaren gustuko gaia zoin ote litake? Bat-batean erakustera...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016