Egun eta bihar | 2023ko Urriaren 19a
Beste bat, beste itsuskeria handi bat, itsuskeriak merke baitira gaurko egunean! Arras hiriko ikastegi batean, han berean ikasle egona zen mutiko gazte bat, islamista hutsa, bat batean ganibet ukaldika plantatu zaiote erakasle zonbaiti. Bat hil du eta beste bi kolpatu! Lekukoak, bazen multxo bat, arrunt harrituak eta izituak bistan da! Holako izigarrikeriak ezin aski gaitzesgarriak daude, nunahi gerta diten!
...Egun eta bihar | 2023ko Urriaren 12a
Joan den egunean pausatu da 86 urtetan Jean-Pierre Elkabbach fama handi-handiko berriketaria, Aljerian sortua, irrati eta telebistako sailetan bereziki luzaz eta luzaz azkarki arizana lan eta lan, oraino gazte-gaztea zelarik bildua jadanik gaitzeko arrakasta, urtez urte emendatu ere zaiona! Mende erdi batez segurik Frantzia guziko ezagutuenetarik izana, gisa hartako jitea baitzuen eta gisa hartako jeinua. Biziki gizon ernea eta ere ausarta, nornahirekin solas eta solas...
Egun eta bihar | 2023ko Urriaren 12a
Ez da besterik aditzen eskualde guzietarik, gero eta behartsu gehiago badela bazter guzietan! Gehiago dena, behartsu horien laguntzaile diren zerbitzu askok, Bihotz Ostatu, Gurutze Gorri eta bestek, berek ere lanak dituzte, eta ez entraalekoak, ezin behar bezala segituz, diru sartzeak ttipitu baitzaizkiote, untsa gogoetagarri baita! Zer nun nola egin denak ere hobeki heltzeko, ikusiz nolako beharrordu handiak diren eta beti handitzen ari? Kasik denetan gainerat! Nehork uste ez duen tokian...
Egun eta bihar | 2023ko Urriaren 12a
Frango bero handiak baditugu aitzina eta eskualde hortarik ere beraz arrangura frango! Ezagun da hor, eta azkarki, klima aldaketa delakoaren eragina, ez doana segur eztituz, izaitekoz emendatuz eta saminduz! Aspaldiko hilabete beroenak ukanak ditugu eta anitzen beldurra hauxe da, giro hoberik ez dela aise jinen epe laburtto batean segurik! Ukana hartu behar, behialakoak zioen bezala! Noiz arte ote holako beropisuak?
...Egun eta bihar | 2023ko Urriaren 12a
Olivier Dussopt lanaren ministroa Kanbon izan da joan den egunean eta parte hartu du bilkura batean, solasgai RSA diru laguntza berezia, zoinentzat aldaketa zonbait bailitazke ondoko egunetan. Berriz ere azpimarratu du laguntza horren ukaiteko behar dela, eta bihar ere beharko, lanean ari poxi bat bederen, konparazione hilabetean gutienez hamabost oren. Gisa hortan bakoitxak ahal bezain lasai erakutsiz bere borondate ona, hortan dela gakoa, duda mikorik batere gabe....
Egun eta bihar | 2023ko Urriaren 12a
Bruno Le Maire gobernuko diruzain nagusiak diru laguntza gehiago hitzemaiten du etxegintza sailean bainan ez nunahi eta ez nolanahika, gisa guziz kasuak arta handiz aztertuz. Ikusi behar solas horiek nun zer ondorio ukanen duten, argitasun gehiago izanen delarik handik edo hemendik.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016