Egun eta bihar | 2023ko Azaroaren 02a
Berrikitan egin den ikerketa batek berriz ere deblauki salatzen du hori, anitz gaztek, ezinbestean bada ezinbestean, arazoak badituztela hor gaindi, beren ikasketak ezin paga ez baldin badira berak nunbait lanean ari, hilabetean honenbeste denbora segurik. Batzuk beren etxekoen laguntza zerbait ukanikan ere. Laguntza baliosa bistan da bainan ardura eskasegia. Hori oraino gehiago sendi etxebizitza-arranda bat badelarik bestalde pagatzeko.
...Egun eta bihar | 2023ko Azaroaren 02a
Urte guziz bezala, eta beti sasoin berean, deia zabaldua da griparen kontrako xertoa hor dela eta hartu behar dela beraz. Deia jende xaharrentzat bereziki, bainan ere osasun arazo zerbait baduten guzientzat. Ez dela baitezpada presa gaixtorik bainan ernatzea hobe halere, ez dute besterik erraiten hor gaindi. Gripa ez da beti berdin bortitza izaiten, aurtengoa ezin erran oraino nolakoa ukanen dugun, bainan xertoa lehen bai lehen segurtatuz ez omen da abantailak baizik! Mediku eta erizain...
Egun eta bihar | 2023ko Azaroaren 02a
Iragan uda hortan hoinbeste bortizkeria izanik, eta ondorioz hoinbeste kalte, gauzak haxean ezartzeko bada zernahi gastu. Jadanik hitzemanen gainerat, Elisabeth Borne gobernuburuak ehun milioi euro gehiago hitzeman ditu, hitzemaite bat denek untsa hartu dutena bistan dena, gehiago ere gogotik hartuko baitzuten. Beroan bero, gobernuburuak hitzeman du ere kasu egile gehiago ezarriko dela usu minbera izaiten diren toki askotan. Badela segur holako zerbaiten beharra eta ez segur...
Egun eta bihar | 2023ko Azaroaren 02a
Gero eta izurde gehiago hurbiltzen dela itsas-hegiraino arazo pisuak badira arrantzale frangorekin. Izurde anitzek kalte handiak jasan behar-eta. Hilak eta kolpatuak izaiten dira zernahi. Gobernuaren manuz hilabete batez segurik, arrantza untzi gehienak hein bat urrun beharko dira egon, salbu gisa hartako muntadura bereziak badituztenak. Muntadura horiek iziarazten dituzte izurdeak eta eskapatzen dira. Erabaki horrengatik, badira haatik eztabaida gaitzak, delako neurriak batzuen gustuko...
Egun eta bihar | 2023ko Urriaren 26a
Egun guziz ikusten da, eta sentitzen, Frantzia guzian gehiago dena, bazterrak zonbat hunki dituen Arras hiriko ikastegi batean gertatu izigarrikeriak! Milaka eta milaka, erakasle, ikasle eta beste bildu dira kartsutasun handienean, salatuz alimaleko itsuskeria hori eta goretsiz funts hortan bizia galdu duen gizona, Dominique Bernard, denek azkarki preziatzen zuten erakasle argia, berenaz xintxoa baino xintxoagoa! Biziki ehorzketa hunkigarriak ukan ditu,...
Egun eta bihar | 2023ko Urriaren 26a
Berriz ere, eta frango airoski naski, Elisabeth Borne gobernuburua baliatu da lege-nagusiak uzten dion errextasun perreka hortaz, 49-3 deitzen duten artikulu xirtxilaz, bere gustura pasarazteko nahi duena eta berak nahi duen bezala! Gisa hortan, lege-nagusia hain xuxen ez deno gisa hartarat kanbiatua, legez-lege ari da bainan hori dea joka-bide egokiena? Jakinaren gainean bestalde bazterrak zoin minbera dauden. Entzun besteak beste Emmanuel Macron...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016