Egun eta bihar | 2023ko Urriaren 05a
Emmanuel Macron lehendakaria berriz Korsikan izan da eta frangok arras uste-gabekoak kausitu dituzten solas zonbait erabili ditu. Deplauki erranez uharte horrek hartze duela bere gisako autonomia. Frango bazirela, eta beti badirela, hitz horren beldurra bezala badutenak, Macron ez da beraz batere hortarik ari. Hots, iduri du zinez denborak kanbiatu direla eta ez guti. Horiek hola, garbiki erran du bestalde Korsika ez dela Frantziatik berexiko, autonomiarekin ez dela nihundik...
Egun eta bihar | 2023ko Urriaren 05a
Urriaren lehenak ekarri ditu hor gaindi aldaketa zonbait. Hiriko gasa berriz kariotu da ozkaño batez, ez da lehen aldia ez eta hain segur azkena! Okinek gatz gutixago sartuko dute bazter guzietan salgai den ogian, hori osagarriaren onetan, mediku, jakintsun eta ikerle anitzek aspaldian galdetzen zuten bezala, gaziegiak ez duela-eta deus onik nehorentzat. Hortzak artatu behar direlarik, kasu frangotan diru laguntza gutiago izanen da, hor berean ondorio frango nahitez. Gastu batzuentzat ez...
Egun eta bihar | 2023ko Urriaren 05a
Uda bete-betean bezain bero urri hastean, kasik ezin sinetsia da eta bizkitartean hori hola dela bakoitxak ikusten eta senditzen ahal du, ez da hortan haratik ez hunatik! 30 graduko hozka toki frangotan airoski gainditua! 34 eta 35etaraino helduz berdin, harrigarrigoa baino harrigarria ere baita! Noiz arte ote holako beroaldi luze eta samurra? Bada hor hameka gogoetaren pazka! Diotenaz, eztitze bat balitake azkenean zonbait egun barne bainan nehork ezin erran segurtamenekin! Batzuen ustez...
Egun eta bihar | 2023ko Urriaren 05a
Gero eta gehiago aipu dira ohe eta etzantegi anitzetan, hiri handietan gehienik bainan beste nunahi ere, agertzen diren zimitzak, kalte frango egiten baitute, gauaz ardurenik, jendeari dena ausiki! Odol xorta bat hartzeagatik, hori baitute beren jokoa, untsa joko hitsa! Kontrako erabaki sail bat sustatzen du gobernuak ahal bezala bainan lanak badira, eta ez entrabalekoak,gaitzari ezin ihardukiz. Trein batzuetan ere kausitzen dira, denentzat nardagarri!
...Egun eta bihar | 2023ko Irailaren 28a
Nor da gisa hortan txalotu, kar ikaragarri batekin, gora eta gora beraz, bereziki Parisen eta Bordelen? Karlos III-a, ingelesen erregea bai eta beste frangorena! Joan den udaberrian etortzekoa zen Frantziarat bainan bidaia gibelatu behar ukan zuen. Udako azken egunetan jin da beraz eta gaitzeko ongietorri arraroa egin diote, berari eta bere andre erreginari. Itzuli laburra egia erran bainan handiz-handi iragan dena, besteak beste Versailles hiriko jauregi paregabean egin den afaria! Biziki...
Egun eta bihar | 2023ko Irailaren 28a
Ingeles erregearen ondotik, horra Frantses Aita Saindua Marseillan. Bisitaldi laburra hau ere, biziki laburra zinez, bainan guziz kartsua. Mundu bat hiri handi hortako portuan! Bainan nola izan zitakeen bestela! Mundu bat bereziki meza nagusia eman den kirolzelai famatuan. Bai eta hiri guzian. Kartsutasun hunkigarri batekin burutik buru. Aita Saindua biziki suhar, nahiz, ez da dudarik, ezagun ere zen akitua zela. Adina hor, 86 urte alabainan, eta egitarau nasaia, nornahik...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016