Egun eta bihar | 2023ko Abenduaren 07a
Denen buru, Eric Dupond-Moretti justizia ministroa ez da zigortua izan. Epaile zituenek erabaki dute afera hortan zerbait bazela ez arras pikoan bainan berak ez zuela hobenik. Hainbestenarekin, solasa berriz hedatu da auzitegi berezi hori alde bat zerratu behar litakeela, aldi bat baino gehiago errana izan den bezala. Hortaz badira aspaldian eztabaida pisuak. Alde eta kontra, badaude arras berotuak daudenak.
Egun eta bihar | 2023ko Abenduaren 07a
Urtarrilean, zigarretak berriz kariotuko dira. Jendeak gutiago erre dezan nihundik ahalaz. Tabakoak aise kalte sobera egiten duela eta ez dela naski beste aterabiderik. Frangotan entzun den kantua egia erran. Gainera, gero eta emazte gehiago badirelarik biziatuak, gero eta gazte gehiago ere ba, denbora batez gaitz hori eztitua izan bada ere, orain berriz emendatuz doana. Elisabeth Borne lehen ministroa du abisatu, erretzaileentzat ez bada berri ona, paketa 12 euro inguruan pagatu beharko bait...
Egun eta bihar | 2023ko Abenduaren 07a
Olinpia edo Olinpiar-joko famatuak Parisen behar-eta heldu den urtean, gobernua eta Pariseko auzapeza Anne Hidalgo, ez dabiltza gehiago batere ados, ez hain aspaldi oraino hala iduri zutelarik. Elgarri erranez ez direla batere hitzekoak. Biek ere badutelarik sail hortan anitz eta anitz gauza egiteko. Amélie Oudea-Castéra kirol ministroak Pariseko auzapezari leporatzen dio Olinpiar-jokoak aitzakiatzat hartzea politika saltsa egiteko. Edozein gisaz zonbait hilabeteren buruan ...
Egun eta bihar | 2023ko Abenduaren 07a
Gisa hortako kontuen egiten hasiz geroztik, Frantzian segurik aurtengo udazkena izan den beroena da. Irailean sekulan gertatu ez dena, bereziki gure eskualdean 30 gradu arte. Errana denez 2023an, batez besteko tenperatura gainditu behar ez den hein kritikora heldua dela (+1,5°).
Egun eta bihar | 2023ko Azaroaren 30a
Frantzia guziko auzapezen elkarteak bere biltzar nagusia kartsuki Parisen egin du. Munta handiko elgarretaratzea bistan dena. Denetan, izan herri ttipi ala handi, baita alabainan nun josta edo hobekierraiteko nun berma. Zernahi solasgai eta mota guzietarik segur. Hainbeste lan uzten-eta auzapezen kondu. Baserrian araberan hiri handietan baino gehiago! Elisabeth Borne gobernuburua bera ere agertu zaiote, eta ez eskuak hutsik bainan diru laguntza asko hitzemanez, baitute egia e...
Egun eta bihar | 2023ko Azaroaren 30a
Noiznahi eta nunahi badira gertakari hitsak, batzuetan hitsak baino hitsagoak. Horietarik batto da joan den egunean Drôme eskualdean izan den hori. Dantzaldi bat bururatzean, gauaz gau, goizeko biak irian, mutiko gazte multxo bat, nunbaitik bat batean etorria, dena mehatxu eta bortizkeria itsuski mendekatu zaiote han beren gustura zauden batzueri, tirahala ganibet ukaldika, 16 urteko ikasle bat kolpez hil baitute eta beste zonbait kolpatu, hiru segurik arras handizki. Oinezko manifestaldi ha...
Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016