Egun eta bihar | 2023ko Abenduaren 21a
Elur kiroletako gune zonbait idekiak dira, beste frango laster idekiko. Sasoina da alabainan. Izanen dea denetan aski elur? Hori besterik da, asko tokitan urtetik urtera gutiago izaiten baita.
...Egun eta bihar | 2023ko Abenduaren 14a
Iragan asteburuan iragan da Telethon delakoa, zernahi hitzordu eskuin eta ezker, denak elkartasun handi batekin muntatuak. Ikerketa balios anitz laguntzeagatik, bereziki eritasun berezi askoren kontrakoak. Jaz, 91 miliun euro bildu ziren. Xuxen xuxena erraiteko edo idazteko, aurtengo xifreak ez dira agertuak. Telethon hori, gorenean izanik zonbait egunez, aitzina baitoa bere bide, diru bilketa hilabete guzian segitzen-eta.
...Egun eta bihar | 2023ko Abenduaren 14a
Denek gogoan dugun gauza bat da hori, nola duela zonbait urte, gauak gau, alimaleko sute batek itsuski funditu zuen Pariseko katedral guziz famatua. Geroztik obran ari dira karraskan. Lan frango eginak, beste frango gelditzen egiteko. Joan den egunean Emmanuel Macron lehendakaria izana da zertan diren ikusten.
...Egun eta bihar | 2023ko Abenduaren 14a
Egundainokotan, izigarria da Parisen gertatu den hori, Eiffel dorre famatutik biziki hurbil. Arrunt asaldatua, errabiatua bezala, iduri zuen gizon bat ganibet ukaldika plantatu da ondoan zituen jende zonbaiti, batto hil du, motaz alemana, eta beste bi kolpatu! Hiltzailea, kaxketadunek aspaldian begietan zutena, islamista hutsa izanki ikerleen arabera. Bainan nola utzi dute hola bere gustura ibiltzera gehiagoko kasu egilerik gabe? Bada hor ere hameka gogoetaren gaia, hamabirena ere ba...
Egun eta bihar | 2023ko Abenduaren 14a
Berriz ere arrangura frango bada hor gaindi baizik eta anitz ikastegitan haurrek ez dituztela gauza asko behar bezala ikasten, lazakeriaz, arta eskasez edo zauzi zu. Hezkuntza zerbitzuek neurri berri zonbait nahi dituzte haatik hartu ikasleak hobeki laguntzeko nolazpait, aitortuz haatik, eta arras deplauki, hori ez dela batere gauza erretxa. Gisa guziz, badira ikusmolde desberdinak, arrunt desberdinak!
...Egun eta bihar | 2023ko Abenduaren 14a
Beztitzeko berriak saltzen dituzten etxe handi asko badira ez hain aspaldi zerratuak eta horra nun beste zonbait egundainokotan kasu berean diren. Bestalde, Casino delakoa, zernahi saltegi baduena oraino,arrasgaizki doa, zorrez betea diotenaz, batere ez jakin nola heltzen ahalko den ondoko egunetan!
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016