Euskal diaspora | 2020eko Uztailaren 16a

Renoko Santa Fe, hetsia; eta bertsuak euskara eta bertsularitzaz

RENO, NEVADA.

Maleruski joan den igandean jakinarazi zuen Renoko Santa Fe Hotelak egun hori bere azkenekoa izanen zela. Hor kantinero lanetan ari zen Gaven Sarratea gazteak adierazi zigun nagusiek koronabirusak sortu egoera ekonomikoagatik deliberatu dutela lekua hestea. Gogora dezagun Renoko Santa Fe 1929an sortu zela, eta sute baten ondotik 1949an zabaldu zituela ateak egun dagoen lekuan, Reno erdialdeko kasino handien eremuan. Izan ere egoera berezia bizi izan zuela, nagusi...

Euskal diaspora | 2020eko Uztailaren 09a

Sanferminak, eta Euskal Diaspora online bide berrieri etekina ateratzen

SAN FERMIN.

Usatuak dira Diasporan Sanferminak distantzian ospatzen, baina ez aurten bezala. Iruñean, beheiti utzi dira Sanferminetako ekitaldi ofizialak eta Diasporan ere ekitaldi fisikoak gehienbat kantzelatu eta hitzordu birtualak antolatu dituzte hainbat lekutan. Argentinan, herrialdean aktibo diren lau Nafar Etxeek --erran nahi baita Buenos Aires, Rosario, Mendoza eta Bolivar-koek-- ospakizun numerikoak antolatu dituzte, ez baitute ospatu gabe utzi nahi ukan heien urteko...

Euskal diaspora | 2020eko Uztailaren 02a

Elkok elgarretaratzea eginen helduden ebiakoitzean, Artzai Ona eta koronabirusa

ELKO, NEVADA.

Elkoko Euskal Etxeak apirilean iragarri zuen koronabirusagatik bertan behera uzten zuela urte guziz uztailaren 4aren inguruan egiten duen bere piknik eta euskal festa. Oroit dezagun, hiru egun hartzen dituen festa ederra dela, Estatu Batuetako Independentzia egunarekin batera ospatzen dutela eta inguru zabal bateko herrietako eta estatuetako jendea erakartzen duela Elkora. Aurten bere 57. edizioa behar zuen. Tira, bada ondarrean, euskal elgarretaratze handia...

Euskal diaspora | 2020eko Ekainaren 25a

'Noriega' berri bat Bakersfielden, 'Ansots' Boisen, Sydneyko 'Gure Txoko'...

BAKERSFIELD, KALIFORNIA.

Azken berriak Noriegari buruz: euskal ostatu xahar hunen izena eta likore lizentzia salduak izan dira eta baita ostatuaren barnealdeko muble, apaingarri eta objektu guziak ere, barra salbu. Bakersfieldeko tailandiar jatorriko negozio-gizon batek erosi ditu eta, dirudienez, bere alabak euskal estiloko jatetxe bat muntatu nahi du, Noriega izena atxikiz eta mubleak ere Noriegakoak, hiriko beste leku batean. Barra, bestalde, Kern County Museoko lagunek erosi...

Euskal diaspora | 2020eko Ekainaren 18a

VICTORIA, ARGENTINA.

Eta pare bat berri alaiago ekartzeko, aipa dezagun Frantses Aita Sainduak, 'Basilika txiki' izendatu berri duela Arantzazuko Ama zaindari duen Victoria herriko parropia, Entre Rios probintzian. Mintzatuko gira aitzinago eliza huntaz eta bere euskal historia handiaz, Belokeri zinez lotua. Eta Buenos Aires hirian, Cecilia Canz Aranos euskara irakasleak 'Amurrio' gozotegia zabaldu duela joan den astean. Arras zorte on, Cecilia....

Euskal diaspora | 2020eko Ekainaren 18a

GARDNERVILLE, KALIFORNIA.

Kaliforniatik ere berri txarrak, aurtengo Gardnervilleko piknika ere --agorrilaren 8an zena-- kantzelatu baitute Mendiko Euskaldun Clubeko antolatzaileek. Urte guziz jiten diren kide eta laguner, heldu den urteko egutegian hitzordua ongi markatzea galdegin diete, klubak 40 urte beteko baititu. Bestenaz, aurtengo uda eta urtea bururatu arte, behar da orain ikusi San Frantzisko, Chino, Rocklin eta gelditzen diren gainerateko beste piknik eta bestek aitzina eginen duten edo hauek ere ezabatzen...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016