Euskal diaspora | 2020eko Ekainaren 18a

BAKERSFIELD, KALIFORNIA.

Noriega euskal ostatuaren galbidean urrats berriak emanen dira asteburu huntan, ebiakoitz eta igandez ostatuak bortak idokiko baititu barnean dituen objektu, altzari, oihal, apaingarri eta gauza guztien saltzeko, bi egunetan goizeko 10etarik 15:00ak arte....

Euskal diaspora | 2020eko Ekainaren 18a

Argentinako Euskal Aste Nazionala beheiti, urte arras bitxi huntan

MUNDUKO BIGARREN GERLA eta han borrokatu ziren euskal-amerikanoak ikertzen ditu Pedro Oiarzabal eta Gillermo Tabernilla historialariak buru dituen "Fighting Basques" proiektuak. NABOren 'Memoria Bizia' eta Sancho de Beurko elkartea lagun, 2016an Nevadako partea bururatu zuten, eta orai Kalifornia dute bukatu. Lan ederra ari dira egiten, armadan arizan ziren euskaldun guziak identifikatu eta heien biografiak biltzen

Euskal diaspora | 2020eko Ekainaren 04a

Chinoko Centro Basco, Buenos Airesko Amalur eta Bakersfieldeko Noriega ostatuak

CHINO, KALIFORNIA. Los Angeles Times egunkari ospetsuak artikulua argitaratu du maiatzaren 29an Chinoko Centro Basco jatetxeari buruz. Izan ere, pandemiaren karietara jatetxeek hetsirik egon behar izan dutelarik eta ber idokitzeko pertsonen arteko distantzia neurri zorrotzak ezarri behar dituztelarik, kazetak galdegiten du ea posible izanen denez euskaldunen "Basque family style" hori, erran nahi baita mahai eta jarleku luzeen ohidura atxikitzea, elgar ezagutzen ez...

Euskal diaspora | 2020eko Maiatzaren 28a

Nor da aita Antton Egiguren Estatu Batuetako euskal omoniera?

MERCED, KALIFORNIA. Batzuk

erranen lukete aita Antton mirakulu

bat dela, 2009ko martxoan aita

Martxel Tillous xiberotarra hil zelarik,

inork ez baitzuen pentsatuko

Estatu Batuetako euskal omoniergoak

segida ukanen zuenik. Haatik,

2014ko urte ondar arte Alemaniako

Lovainako Unibertsitatean

irakasle zen apez gipuzkoar honek,

puskak hartu zituen eta Estatu

Batuetara pasatu zen bizitzera,

lehenik...

Euskal diaspora | 2020eko Maiatzaren 21a

Munduko euskaldunak ez ditu COVID-19ak uzkurtu eta kikildu

MERCED, KALIFORNIA. Aita Antton Egiguren gipuzkoarrak hartu zuen 2014an Aita Martxel Tillous xiberotarraren segida Estatu Batuetako euskaldunen omonier gisa. Hastapenean Idahoko Boisetik, duela hilabete batzuk Kaliforniako Fresnoko elizbarrutira pasatu zen eta hor ari da giristinoen mesedetan, partikularzki euskaldunen zerbitzuko. Haatik, aurten, euskal piknik eta bestak bertan behera utziak direlarik koronabirusagatik, iduritzen ahal zuen mezak ere hala izanen zirela. Baina ez....

Euskal diaspora | 2020eko Maiatzaren 14a

"Donostian den nire amatxo nahiko nuke besarkatu"

BOISE, IDAHO. Joan den astean Martin Goicoechea bertsulariak Wyoming-eko Rock Springs-etik koronabirusa gai harturik igorri bertsuak ekarri genituen xoko huntara. Aitzinekoan Begoña Echeverria Chinoko kaliforniarrarenak, Mattin Lerissak kantu bihurtuta. Ondotik Renoko Jesus Goñik ere bota ditu koronabirusaz bere bertsuak. Eta aste huntan, Idahoko Boisetik helduak zauzkigu beste batzuk, Pazko igandez, Aberri Egunean idatziak eta orain hedatuak, hiriburu idahotarrean bizi den...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016