Euskal diaspora | 2019ko Abenduaren 19a

Euskal ikazkina munduan, gastronomia tailerra haurrentzat eta 'Laida Pilota' Pauen

OLENTZERO MUNDUAN. Iragan asteko artikuluan iragarri bezala, joan den asteburuan ugari izan dira munduan Olentzeroren bisita bildu duten euskal etxeak, tartean New Yorkeko Eusko Etxea, Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxea, Bartzelonako Euskal Etxea, Pariseko Euskal Etxea, Londresko Euskal Elkartea, Madrilgo Euskal Etxea eta Montrealeko Quebeceko Euskaldunak Euskal Etxea, batzuk aipaturik, ohidura hazkorra baita Olentzerorena munduko euskal komunitateetan. Heldu den...

Euskal diaspora | 2019ko Abenduaren 12a

Gabonak, Eguberria, Olentzero eta Urte Zaharra euskal etxeetan

EGUBERRI GIROA. Abantxu hilabete hastapenetik abiatua da munduko euskal etxeetan Eguberri giroa eta Urte Zaharreko ospakizun aitzineratuen programa. Frango dira munduan Eguberri bestak, Olentzeroren bisita eta Urteari azken agurra emateko antolatu elgarretaratze eta ospakizunak, baina euskal etxeen kasuan, abantxu kasu guzietan berez dagokien data baino lehenago gauzatu eta obratuak, egiazko datak bakotxaren familia eta bestelako lagunekin ospatzeko utzirik. HERRIAra heldu...

Euskal diaspora | 2019ko Azaroaren 28a

60 urte Sao Paulon, Zoe Bray, Comahueko Euskal Etxea eta ENE

Joseba Etxarri, Diasporako berri emaile adiskideari, Herria astekariko lagunen partez dolumin zintzoenak, berrikitan galdu baitu bere ama Pilartxo Lizeaga. Familia guziari bihotz bihotzez gure agurrik beroenak.

Euskal diaspora | 2019ko Azaroaren 21a

Biltzarra Bruselan, Sagarnotegia Boisen eta SFOn Chris Ourtiague

BRUSELA, BELGIKA. Urteko bere Biltzar Nagusia eginen du heldu den ebiakoitzean Bruselako Euskal Etxeak (BEE), Saint Gillesko bere egoitzan. Urtean zehar hainbat ekitaldi eta jarduera antolatzen dituzte hiriburu europarreko euskaldunek, helduentzat zein familientzat, tartean Olentzero, euskara eskolak, sukaldaritza ikastaroak, mus erakustaldi eta partidak, sagarnotegi gauak, Korrika, zinema saioak, Euskal Herri moldeko bestak, kontzertuak, Txalaparta korala......

Euskal diaspora | 2019ko Azaroaren 14a

Bahia Blanca 2019, Argentina eta Uruguaiko euskaldunen bilgarri

BAHIA BLANCA, ARGENTINA. Azaroaren 2tik 10era egin da Argentinako Bahia Blanca kostaldeko hirian --Buenos Aires probintzia hego-mendebaldean, hiriburutik 600 bat kilometrora-- 2019ko Euskal Argentinar Aste Nazionala, hiriko Union Vasca Euskal Etxeak aurten 120 urte betetzearen karietara. Andana bat jende bildu da Argentina osotik etorririk, baita ere ondoko Uruguaiko euskal etxeetarik. Argentinak bizi duen krisialdi larriak eragin du hemen behar zuten beste zenbait jende eta...

Euskal diaspora | 2019ko Urriaren 31a

Euskal Herriko Laborantza Ganbara Estatu Batuetan eta Bahia Blancako Euskal Astea

SAN FRANTZISKO, KALIFORNIA. Apalatxe mendi inguruan ibili dira Ipar Euskal Herriko laborari multxo bat eta Euskal Herriko Laborantza Ganbarako Iker Elosegi, Estatu Batuetako laborarien esperientziak ezagutu, hango etxaldeak bisitatu eta EHLGko berri ematen. Guzia duela 10 bat urte hasi zen Meredith Wecsh-Devine ikerlari gaztea Altzürükün urte et'erdiz egon zelarik bere tesiaren egiten. Iragan maiatzean, Unibertsitateko beste antropologia eta geografia ikerlari zunbaitek aste...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016