Euskal diaspora | 2019ko Martxoaren 14a
Emeki urterik urte euskal etxe gero eta gehiago ari dira bat egiten Emazteen Egunarekin, eta aurten ere hainbat euskal etxek ospatu dute gisa batez edo bestez data eta aldarrikapen egun hau, batzuk argiki bat eginik greba deialdiarekin edo manifestaldiekin, beste anitzek elgarretaratzeak, hitzaldiak edo zuzenean besta ekitaldiak antolaturik. Egia da oraino euskal etxe zaharrenen artean badirela egitura tradizionalenak segitzen dituztenak, eta berrienen artean...
Euskal diaspora | 2019ko Martxoaren 07a
Pascual Harriague hazpandarra (1819-1894) ohoratuko dute Uruguaiko Salton apirilaren 8tik 14ra, sortu zela 200 urte betetzen diren huntan. Uruguaiko arnogintzaren historian pertsona garrantzitsua izan zen hazpandarra, 'Bodega Harriagueren fundatzailea, eta egun Uruguaiko mahats nazionala kontsideratua den Tannat mahatsa sartu zuen herrialdean. Astean zehar kultura eta kirol ekitaldiak, dastaketak, hitzaldiak eta beste zenbait proposamen bilduko dituen egitaraua...
Euskal diaspora | 2019ko Martxoaren 03a
Iragan astean aipatu genuen txoko huntan South San Frantziskoko Basque Cultural Center edo Gure Euskal Etxean egin urtebetetze besta, otsail guziz elkartearen egoitzan egiten dena, ondarreko urteetan aukera baliatzen delarik San Frantzisko aldeko 'Bizi Emankorra' sarien emateko. Aurten, hiru pertsonari emanik, Jean Pierre Espil baigorriarrari, euskaldunen lagun Michel Vernon sukaldari frantsesari eta Chino-Kalifornian sortu Frantxoa Camou BCCko managerrari....
Euskal diaspora | 2019ko Otsailaren 21a
Ondar asteburu huntan egina dute Kaliforniako South San Frantziskoko Gure Euskal Etxean, urte guziz otsailean, ingelesez Basque Cultural Center deitua den euskal etxe hunen urteurrena ospatzeko antolatzen duten elgarretaratze eta besta. Sasoi huntan Estatu Batuetan jende biltzaile handiena den euskal bilkura da eta bi urtetarik behin NABOko neguko bilkurarekin bat egin ohi da, ez aurten, aurten bilkura hori aitzineko asteburuan egin baitzuten Salt Lake Cityn,...
Euskal diaspora | 2019ko Otsailaren 07a
Iragan astean aipatu genuen heldu den ebiakoitz huntan Utahko Euskal Etxeak eginen duen bere 'Basque Dinner & Dance' besta. Bakarrik emendatuko dugu usaian bi urte guziz agitu bezala, eguna NABOren bilkurarekin hasiko dela, goizeko 8etarik goiti AEB osoko euskal etxeetako ordezkariak bildurik, Philippe Acheritogaray lehendakaria buru, Kate Camino NABOko idazkari. HERRIA ere hor izanen da guziaren aipu txoko huntara biltzeko.
Euskal diaspora | 2019ko Urtarrilaren 31a
Guzia da prest Salt Lake Cityn, Utah-ko Euskal Etxearen diru-sartze nagusia, 'Basque Dinner & Dance' delakoa egiteko. Otsailaren 9an izanen da, larunbatez, hiriko St. Vincent parropiako antzoki eta bilkura aretoetan. Besta hau egiten den 36. aldia da, eta amerikanoak dira ikusle eta dastatzaile joaten direnak. Eguneko formula xinplea da: apairu on bat eta Euskal Etxeko dantzari eta musikarien erakustaldia. Jatekoa euskal elkarteko sukaldariek prestatua da...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016