Euskal diaspora | 2018ko Ekainaren 28a
Hiri huntan egiten zen lehenengo euskal festa zen, eta ederki pasatua da, joanden larunbatean. Eguna hastean aroa ez zen sobera lagun izan, baina orenek aitzina egin ahala euriaren irriskua urruntzen joan zen eta euskal festa azkartu zen New London-eko erdigunean, Parade Plazan, Baleen monumentua den lekuaren ondoan.
Izan ere, Estatu Batuetako britainiar historiari lotua da New London. New England izeneko eskualde zabaleko hiriburu da, itsaso...
Euskal diaspora | 2018ko Ekainaren 21a
Parioa, edo urrats handia bederen deliberatua dute helduden asteburuko New Yorketik iparrera, New England izena duen eskualdean bizi diren euskaldunek eta hor 2002tik goiti lanean den New England Basque Clubak (lehenik Rhode Island Basque Club zuen izena, gero egungo izena ezarri zakoten). Erran dezagun, hasteko, New England eskualdea sei estatuk osatua dela: Maine, Vermont, New Hampshire, Massachussets, Rhode Island eta Connecticut. Horietarik, Rhode...
Euskal diaspora | 2018ko Ekainaren 14a
Euskal diaspora | 2018ko Ekainaren 07a
Iragan asteetan iragarri bezala, helduden asteburu huntan eginen da Nevadako Winnemucca herrian NABO Ipar Ameriketako euskal elkarteen Biltzar Nagusia edo hemen Convention deitzen dena. Ostiralean, goizeko 7:30etarik goiti NABOko kide diren euskal etxeetako bina ordezkarik eskubidea izanen dute heien klubaren izenean bilkuran parte hartzeko. Besteak beste, eta urte guziz bezala, hauteskundeak ere programan dira, federazioko lehendakaria hautatzeko. Eta erran...
Euskal diaspora | 2018ko Ekainaren 01a
Iragan asteburuan Bakersfield-eko besta ederreko parte izan ziren Gipuzkoatik joan Aspeko eliteko lau pilotari gazte, Markel Lizeaga (Hernani), Xabi Erostarbe (Urretxu), Andoni Ugalde (Oiartzun) eta Iker Irribarria (Arama). Astelehenean (Memorial Day AEBetan) hitzordua, brunch edo hamaiketakoa hartzeko eta azkeneko besta poxia egiteko, Wool Growers euskal jatetxean zen. Ondotik turismo pixka bat egin eta gero, San Frantziskon da pilotari laukotea. Ortzirale huntan,...
Euskal diaspora | 2018ko Maiatzaren 17a
Joanden ebiakoitzean egin dute Rocklin-eko Iparreko Ibarra Euskal Etxekoek heien NABO Mus Txapelketa. 36 bikote arizan dira jokoan eta ondarrean bikote gazte bat izan da irabazle, Kalifornian sortu David Alfaro eta honen emazte Kristina Vizcay, bikote musean eta bikote bizitzan; bigarren lekua, Michu Chirambero eta Mayte Oçafrain-endako izan zen; hirugarren, Lorenzo Iriarte eta Francisco Vicondoa; eta laugarren, Severiano Lazcano eta Jose Miguel Garaicoechea....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016