Euskal diaspora | 2018ko Ekainaren 21a
Parioa, edo urrats handia bederen deliberatua dute helduden asteburuko New Yorketik iparrera, New England izena duen eskualdean bizi diren euskaldunek eta hor 2002tik goiti lanean den New England Basque Clubak (lehenik Rhode Island Basque Club zuen izena, gero egungo izena ezarri zakoten). Erran dezagun, hasteko, New England eskualdea sei estatuk osatua dela: Maine, Vermont, New Hampshire, Massachussets, Rhode Island eta Connecticut. Horietarik, Rhode...
Euskal diaspora | 2018ko Ekainaren 14a
Euskal diaspora | 2018ko Ekainaren 07a
Iragan asteetan iragarri bezala, helduden asteburu huntan eginen da Nevadako Winnemucca herrian NABO Ipar Ameriketako euskal elkarteen Biltzar Nagusia edo hemen Convention deitzen dena. Ostiralean, goizeko 7:30etarik goiti NABOko kide diren euskal etxeetako bina ordezkarik eskubidea izanen dute heien klubaren izenean bilkuran parte hartzeko. Besteak beste, eta urte guziz bezala, hauteskundeak ere programan dira, federazioko lehendakaria hautatzeko. Eta erran...
Euskal diaspora | 2018ko Ekainaren 01a
Iragan asteburuan Bakersfield-eko besta ederreko parte izan ziren Gipuzkoatik joan Aspeko eliteko lau pilotari gazte, Markel Lizeaga (Hernani), Xabi Erostarbe (Urretxu), Andoni Ugalde (Oiartzun) eta Iker Irribarria (Arama). Astelehenean (Memorial Day AEBetan) hitzordua, brunch edo hamaiketakoa hartzeko eta azkeneko besta poxia egiteko, Wool Growers euskal jatetxean zen. Ondotik turismo pixka bat egin eta gero, San Frantziskon da pilotari laukotea. Ortzirale huntan,...
Euskal diaspora | 2018ko Maiatzaren 17a
Joanden ebiakoitzean egin dute Rocklin-eko Iparreko Ibarra Euskal Etxekoek heien NABO Mus Txapelketa. 36 bikote arizan dira jokoan eta ondarrean bikote gazte bat izan da irabazle, Kalifornian sortu David Alfaro eta honen emazte Kristina Vizcay, bikote musean eta bikote bizitzan; bigarren lekua, Michu Chirambero eta Mayte Oçafrain-endako izan zen; hirugarren, Lorenzo Iriarte eta Francisco Vicondoa; eta laugarren, Severiano Lazcano eta Jose Miguel Garaicoechea....
Euskal diaspora | 2018ko Maiatzaren 10a
Urteko euskal hitzordu garrantzitsuena bilakatu da hain segur Argentinako hiriburuan 'Buenos Aires Celebra' (BAC) ekitaldia, Buenos Airesko Herriko Etxeak komitaturik hirian bizi diren komunitateek antolatzen duten elgarretaratze handia, karrikan, Mayo Etorbide famatuan, eta euskaldunen kasuan gero eta jende gehiago erakartzen duen besta eta jai giroko proposamena. Iragan igandean egina dute euskal BAC --euskaraz Buenos Airesek EH ospagai, erdaraz Buenos...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016