Euskal diaspora | 2018ko Irailaren 13a
Mundu osoko hainbat euskal etxe eta komunitatek egin zuten bat joan den larunbatean Euskal Diasporaren Egunaren lehenengo edizioa ospatzearekin. Lehenengoz egiten diren gauza guziek bezala, bazen arrengura pixka bat, jendeak eta euskal etxeek lagundu eta "bere" egingo ote zuten, baina Eusko Jaurlaritzak zabaldu datuen arabera gutienez 60 izan dira munduan lehenengo edizio honetara bateko edo besteko ekitaldi eta programekin bildu diren euskal etxe eta elkarteak;...
Euskal diaspora | 2018ko Irailaren 06a
Besta ederra bizi izan dute joan den asteburu luzean (astelehena ez zen lan-eguna Estatu Batuetan, Labor Day), izan ere Chinoko Euskal Etxeak 50 urte bete ditu aurten eta besta goxoa egin dute karia hortara beti irailaren lehenengo asteburuan antolatzen duten piknikan. Giro ederra, lagun gazte eta zahar, aspaldiko eta berri andana, klubari zorionak emateko. Liburukia ere egin dute historia eta argazkiekin, eta Euskal Herritik Pantxoa Carrere eta Ibarlako...
Euskal diaspora | 2018ko Agorrilaren 30a
Helduden asteko ebiakoitzean Euskal Diasporaren Eguna ospatuko da aurten lehen aldikoz. Egunarekin bat eginik, munduan hainbat euskal etxek ekitaldiak antolatu dituzte, Diaspora eta Diasporako euskaldunen lana, kontribuzioa eta izatea bera azpimarratu eta aldarrikatzeko, sinetsirik Diaspora ez dela oraino aski ezagutua eta apreziatua gainerako euskaldunen artean, Euskal Herrian; eta orohar, munduan. "Hemen gira" eta "anitz gira" erraiteko eguna izanen da,...
Euskal diaspora | 2018ko Agorrilaren 09a
Aurten lehenengoz ospatuko da, buruilaren 8an, Euskal Diasporaren Eguna. Eguna, berez, Eusko Jaurlaritzak finkatu du, eta xedea da egun hortan Euskal Herrian eta Diasporan ekitaldiak antolatzea, ospakizun gisa eta baita ere Diaspora eta Diasporako euskaldunak aldarrikatzeko, heien historia eta garrantzia azpimarratzeko Euskal Herriaren eta euskaldunen historiaren baitan. Gasteizen, ekitaldi instituzional bat eginen da, Urkullu lehendakaria buru, baina munduko...
Euskal diaspora | 2018ko Agorrilaren 02a
Argazki lehiaketa antolatu du Bruselako Euskal Etxeak (BEE) Euskal Herriari buruz. Lan sarituekin erakusketa bat muntatuko da Bruselan abenduaren 7tik 15era eginen den Euskal Astearen baitan. Argazkiek Euskal Herrian eginak behar dute izan, gaiak bi: Euskal Herriko paisaiak (mendiak, itsasoa, animaliak...) edo kultura (folklorea, bestak, jende-potretak, musika...). Partaide bakotxak gai bat beharko du hautatu eta argazki-sail bat aurkeztu, gehienik 6-10...
Euskal diaspora | 2018ko Uztailaren 26a
CHICAGO, AEB.
Chicagoko Unibertsitatea irakurle edo irakasle baten bila dabil 'Euskarara sarbidea' irakasteko 2019ko urtarriletik aitzina. Gradua ukan beharko luke Humanitateetan, hobesten direlarik Euskal Filologia edo Itzulpengintza Euskaraz, eta esperientzia irakasten, EGA agiria edo parekoa, eta ingelesa menperatu. Interesatuek gutuna behar dute igorri euskaraz eta ingelesez, kurrikulumarekin. Agorrilaren 20an hasiko da hautatzeko prozesua. Informazio gehiago +1 773 702 5671...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016