Euskal diaspora | 2018ko Agorrilaren 09a
Aurten lehenengoz ospatuko da, buruilaren 8an, Euskal Diasporaren Eguna. Eguna, berez, Eusko Jaurlaritzak finkatu du, eta xedea da egun hortan Euskal Herrian eta Diasporan ekitaldiak antolatzea, ospakizun gisa eta baita ere Diaspora eta Diasporako euskaldunak aldarrikatzeko, heien historia eta garrantzia azpimarratzeko Euskal Herriaren eta euskaldunen historiaren baitan. Gasteizen, ekitaldi instituzional bat eginen da, Urkullu lehendakaria buru, baina munduko...
Euskal diaspora | 2018ko Agorrilaren 02a
Argazki lehiaketa antolatu du Bruselako Euskal Etxeak (BEE) Euskal Herriari buruz. Lan sarituekin erakusketa bat muntatuko da Bruselan abenduaren 7tik 15era eginen den Euskal Astearen baitan. Argazkiek Euskal Herrian eginak behar dute izan, gaiak bi: Euskal Herriko paisaiak (mendiak, itsasoa, animaliak...) edo kultura (folklorea, bestak, jende-potretak, musika...). Partaide bakotxak gai bat beharko du hautatu eta argazki-sail bat aurkeztu, gehienik 6-10...
Euskal diaspora | 2018ko Uztailaren 26a
CHICAGO, AEB.
Chicagoko Unibertsitatea irakurle edo irakasle baten bila dabil 'Euskarara sarbidea' irakasteko 2019ko urtarriletik aitzina. Gradua ukan beharko luke Humanitateetan, hobesten direlarik Euskal Filologia edo Itzulpengintza Euskaraz, eta esperientzia irakasten, EGA agiria edo parekoa, eta ingelesa menperatu. Interesatuek gutuna behar dute igorri euskaraz eta ingelesez, kurrikulumarekin. Agorrilaren 20an hasiko da hautatzeko prozesua. Informazio gehiago +1 773 702 5671...
Euskal diaspora | 2018ko Uztailaren 12a
Igandean haurrak heldurik, joanden astelehenean hasi da Renon NABOko 2018ko Udaleku. Ehun dira aurten, zazpi estatuetarik bilduak --ahantzi gabe Kanadako bi eta Euskal Herriko hiruak-- helduden asteko ortziralera arte euskaldun aktibitate huntan arizanen diren haur eta gazteak, 10-15 urte artekoak. Arnegitar arrazako Kate Camino zuzendari, aurten Bizkaia ukanen dute ardatz eta herrialde hortako dantza eta kultura gaiak landuko dituzte bereziki, Euskal Herriko eta...
Euskal diaspora | 2018ko Uztailaren 05a
Iragan astelehenean abiatuak dira oinez Mauletik Euskarabentura ekimenean parte hartzen ari diren 110 gazte euskaldunak, gehi heiekin doazen 30 helduak. Uztail osoan Euskal Herriko bazterrak zeharkatuko dituzte, zazpi probintzietako txokoak, historia, biztanleak, tradizio eta ohidurak, ospakizunak eta gehiago zuzenean leku bakotxean bertako jendeen eskutik ezaguturik. Badira hor Diasporako bi kide: Imanol Basterra, Argentinako Patagoniakoa, eta Estatu Batuetako...
Euskal diaspora | 2018ko Ekainaren 28a
Hiri huntan egiten zen lehenengo euskal festa zen, eta ederki pasatua da, joanden larunbatean. Eguna hastean aroa ez zen sobera lagun izan, baina orenek aitzina egin ahala euriaren irriskua urruntzen joan zen eta euskal festa azkartu zen New London-eko erdigunean, Parade Plazan, Baleen monumentua den lekuaren ondoan.
Izan ere, Estatu Batuetako britainiar historiari lotua da New London. New England izeneko eskualde zabaleko hiriburu da, itsaso...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016