Euskal diaspora | 2019ko Maiatzaren 23a

Txakolin zurrutean New Yorken, NABO, FEVA eta Hilda Lizarazu Euskal Herrian

NEW YORK, ESTATU BATUAK.

Munduko hiriburutik, Etxeorratzen Hiritik hasiko dugu gaurko kronika, aipaturik iragan igandean ukan duela Chelsea auzoan, hiriaren bihotzean, bere zortzigarren edizioa, Txikifest deitu bestak. Euskal Txakolina protagonista duen ekitaldia da Txikifest, eta alimaleko arrakasta polita eskuratzen du urte guziz, hiriko Txikito jatetxea antolatzaile eta etekinak urtero aldatzen doan helburu sozialeko elkarte bati emanik. Hitzordua, Euskal Herriko besten...

Euskal diaspora | 2019ko Maiatzaren 16a

Buenos Airesko erdigunea, Euskal Herri tipi bat bilakaturik

BUENOS AIRES, ARGENTINA.

Asteburu berezia izan da Argentinako euskaldunendako ondarreko hau. Ebiakoitzean, hiriaren bihotzean, Argentinako presidentearen egoitza den Etxe Arrosaren ondo-ondoan, Juan de Garay plazatxoan dagoen Gernikako Arbolaren kimuak 100 urte bete zituen. Mendeurrena ospatzeko, ekitaldi hunkigarria egin zen, FEVA eta Argentinako euskal etxeetako ordezkariak eta Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburu eta Sara...

Euskal diaspora | 2019ko Maiatzaren 09a

Naturaltasunez euskaldun agertzen Boisen, Buenos Airesen...

BOISE, IDAHO.

Joan den igandean, Boise Idahoko hiriburuan, bertako euskaldunek egun berezia bizi ukan zuten, komunitate- ahalegin handi bat obratuz "Song of the Basque 2" ikuskizuna taularatu baitzuten. Lehenengo "Song of the Basque" ikuskizuna 1949an estreinatu zen Boisen eta garrantzitsua izan zen, lehen aldikoz oholtza baten gainean Boiseko euskaldunek, euren kultura, ohidura eta bizimoldeen aurkezpena egin baitzuten heien bizilagun amerikarren aitzinean. Juanita Uberuaga buru,...

Euskal diaspora | 2019ko Maiatzaren 02a

Gernikako zerua Berlingo zeruan, Bonbardaketaren 82. urteurrenean

BERLIN, ALEMANIA.

Gernikako Bonbardaketaren 82. urteurrena gogoratu zen joan den astean Gernikan eta mundu osoko hainbat lekutan; hala egin zuten hasteko, munduko anitz euskal etxek; baina oroitaldi guzien artean bi nahi ditugu huna ekarri. Batetik, jakina da urte guziz Berlinen, hiriko Gernika Euskal Etxeak ekitaldia antolatzen duela hiriburu alemaneko "Guernica-Platz"en, lili-sorta bat ezarriz eta hitz batzu irakurturik. Hala egin dute aurten ere, kasu huntan joan den igandean....

Euskal diaspora | 2019ko Apirilaren 25a

Euskal Herriko ikasle gazteak Euskal Etxeetan laguntzaile

GRAL. BELGRANO, ARGENTINA.

Joana Ourthiague baxenabartarrak eta Edurne Altuna lapurtarrak urtebete emanen dute Argentinan, Buenos Aires probintziako General Belgrano herrian. 20 urteko bi gazteek egonaldia baliatuko dute herriko Gure Etxea Euskal Etxean lagungarri izateko, eta euskara eta euskal dantzak irakatsiko dituzte haurrer eta baita heldueri ere. Euskal Etxekoek hala galdeginik, frantsesa ere irakatsiko dute. Joana eta Edurne iaz joan ziren lehen aldikoz Argentinara...

Euskal diaspora | 2019ko Apirilaren 04a

Berlineko Korrika Apirilaren 13an eginen da

TTIPI-TTAPA.

Zalantzarik gabe, ediziorik edizio gero eta gehiago dira munduan Korrikarekin bat egiten duten euskaldunak, euskal komunitateak eta euskaltzaleak. Txoko huntan aipatu dugu iragan asteetan munduko Korrika horietako batzuen berri, Europako Euskal Herriko Korrika hasi aitzin abiatu baitira ttipi-ttapa munduko hainbat bazterretan beste hamaika Korrika hauek, eta segituko dute heldu diren egun eta asteetan ere, eta ez ostegun huntan Garestik abiatuko den Korrikan baino...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016