Euskal diaspora | 2019ko Martxoaren 28a
Euskal asteburu ederra pasatu dute martxoaren 23- 24an Parisen Korrikaren, Euskal Etxeko urteko biltzarraren eta urterko Euskal Bestaren inguruan. Larunbatean Korrikak euskaltzale andana bildu zuen Montmratretik Euskal Etxeraino doan bidea ttipi-ttapa euskararen alde eginik. Euskal Etxearen biltzar nagusiak, bestalde, esku zarta eta txalo sorta berezia eman zion larunbatean bertan, azkeneko urteotan lan ederra egin duen bere lehendakari Sebastien Daguerreri (baina...
Euskal diaspora | 2019ko Martxoaren 21a
Helduen astean aurkeztuko dute Argentinako Rosarion 'Txapela' sagarnoa, Argentinan euskal moldean egin sagarno berria. Gipuzkoako Astigarragako Petritegi sagarnotegiko Ainara Otaño (Euskal Herria) eta Rosario bereko Xabier Aguirre (Argentina) dira proiektuko buru. Argentinan sortua, Xabier Aguirre Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeko jatetxea kudeatzen duen familiakoa da, Itziar Aguirre chef ezagutuaren anaia. Sagarnoa, Patagoniako sagarrekin egina da, Euskal Herriko...
Euskal diaspora | 2019ko Martxoaren 14a
Emeki urterik urte euskal etxe gero eta gehiago ari dira bat egiten Emazteen Egunarekin, eta aurten ere hainbat euskal etxek ospatu dute gisa batez edo bestez data eta aldarrikapen egun hau, batzuk argiki bat eginik greba deialdiarekin edo manifestaldiekin, beste anitzek elgarretaratzeak, hitzaldiak edo zuzenean besta ekitaldiak antolaturik. Egia da oraino euskal etxe zaharrenen artean badirela egitura tradizionalenak segitzen dituztenak, eta berrienen artean...
Euskal diaspora | 2019ko Martxoaren 07a
Pascual Harriague hazpandarra (1819-1894) ohoratuko dute Uruguaiko Salton apirilaren 8tik 14ra, sortu zela 200 urte betetzen diren huntan. Uruguaiko arnogintzaren historian pertsona garrantzitsua izan zen hazpandarra, 'Bodega Harriagueren fundatzailea, eta egun Uruguaiko mahats nazionala kontsideratua den Tannat mahatsa sartu zuen herrialdean. Astean zehar kultura eta kirol ekitaldiak, dastaketak, hitzaldiak eta beste zenbait proposamen bilduko dituen egitaraua...
Euskal diaspora | 2019ko Martxoaren 03a
Iragan astean aipatu genuen txoko huntan South San Frantziskoko Basque Cultural Center edo Gure Euskal Etxean egin urtebetetze besta, otsail guziz elkartearen egoitzan egiten dena, ondarreko urteetan aukera baliatzen delarik San Frantzisko aldeko 'Bizi Emankorra' sarien emateko. Aurten, hiru pertsonari emanik, Jean Pierre Espil baigorriarrari, euskaldunen lagun Michel Vernon sukaldari frantsesari eta Chino-Kalifornian sortu Frantxoa Camou BCCko managerrari....
Euskal diaspora | 2019ko Otsailaren 21a
Ondar asteburu huntan egina dute Kaliforniako South San Frantziskoko Gure Euskal Etxean, urte guziz otsailean, ingelesez Basque Cultural Center deitua den euskal etxe hunen urteurrena ospatzeko antolatzen duten elgarretaratze eta besta. Sasoi huntan Estatu Batuetan jende biltzaile handiena den euskal bilkura da eta bi urtetarik behin NABOko neguko bilkurarekin bat egin ohi da, ez aurten, aurten bilkura hori aitzineko asteburuan egin baitzuten Salt Lake Cityn,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016