Euskal diaspora | 2019ko Azaroaren 14a

Bahia Blanca 2019, Argentina eta Uruguaiko euskaldunen bilgarri

BAHIA BLANCA, ARGENTINA. Azaroaren 2tik 10era egin da Argentinako Bahia Blanca kostaldeko hirian --Buenos Aires probintzia hego-mendebaldean, hiriburutik 600 bat kilometrora-- 2019ko Euskal Argentinar Aste Nazionala, hiriko Union Vasca Euskal Etxeak aurten 120 urte betetzearen karietara. Andana bat jende bildu da Argentina osotik etorririk, baita ere ondoko Uruguaiko euskal etxeetarik. Argentinak bizi duen krisialdi larriak eragin du hemen behar zuten beste zenbait jende eta...

Euskal diaspora | 2019ko Urriaren 31a

Euskal Herriko Laborantza Ganbara Estatu Batuetan eta Bahia Blancako Euskal Astea

SAN FRANTZISKO, KALIFORNIA. Apalatxe mendi inguruan ibili dira Ipar Euskal Herriko laborari multxo bat eta Euskal Herriko Laborantza Ganbarako Iker Elosegi, Estatu Batuetako laborarien esperientziak ezagutu, hango etxaldeak bisitatu eta EHLGko berri ematen. Guzia duela 10 bat urte hasi zen Meredith Wecsh-Devine ikerlari gaztea Altzürükün urte et'erdiz egon zelarik bere tesiaren egiten. Iragan maiatzean, Unibertsitateko beste antropologia eta geografia ikerlari zunbaitek aste...

Euskal diaspora | 2019ko Urriaren 24a

Mus txapelketa gorabeheratsua, 'Amelia Artetxe' katedra eta Fred eta Danielle

BAIONA, LAPURDI. Joan den astean iragarri bezala, Euskal Komunitateen arteko Munduko 42. Mus Txapelketa egin da Baionan eta Kanadako Franck Altuna eta Rufino Iribarren atera dira txapeldun; bigarren, Nafarroako II. taldea, Javier Apesteguia eta Daniel Zunzarren; eta hirugarren, Euskadiko bikote Borja Ruiz eta Ixone Ureña. Txapelketaren antolaketa igurikatu bezain ederki joan da, baina txapelketak berak izan du afera, Nazioarteko Federazioaren aburuz Frantziaren izenean ari zen...

Euskal diaspora | 2019ko Urriaren 17a

Londresko Euskal Etxea, Munduko muslariak eta Buenos Airesko Literatur Lehiaketa

LONDRES, INGALATERRA. Londresko Euskal Etxeak, London Basque Society Euskal Elkartea delakoak, kide berriak erakartzeko kanpaina abiatu du. Norbait ezagutzen baduzu Londres aldean bizi dena, pasa otoi informazioa, euskara eta euskal kultura babestu eta ingeles hiriburu aldean sostengatu eta hedatzea helburu duen batasun hunek biziki ongi onartuko baititu kide eta partaide berriak, bakarka edo familiaka. Heldu den ikasturteko kuotak 25 liberako prezioa du, eta beherapena dakar...

Euskal diaspora | 2019ko Urriaren 10a

Diasporako euskaldunen VII. Mundu-Batzarra eta asteburuko hitzorduak

BILBO, BIZKAIA. Mundu osoko euskal etxe eta komunitateetako delegatu eta ordezkariak bildu dira joan den astean Bilbon, "Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarrean". Hor ziren euskal etxerik duten herrialdeetako ordezkariak eta baita Gaztemundu 2019ko programako 15 gazteak ere. Bilkurak Euskalduna jauregian egin dira eta Urkullu lehendakariak estreinatu eta hetsi ditu ekitaldiak. Batzarkideek heien hiru ordezkariak hautatu dituzte Eusko Jaurlaritzaren...

Euskal diaspora | 2019ko Urriaren 03a

Kate Camino, 1842ko tragedia, Zoe Bray eta amerikanoen Arrosako hitzordua

DONOSTIA, GIPUZKOA. Solasaldia eskaini zuen joan den ortziralean Donostiako Unanue Diasporaren Hotelean Kate Camino euskal amerikar ezagutuak; gaia, bere euskal lekukotasuna Diasporako euskaldun gisa. Gela gure diaspora maite duen jendeez bete zen eta giro ederrean, arnegitar jatorriko emazteak Buffalo (Wyoming) sorterriko eta ondarreko abantxu 25 urteetan bizitoki duen Renoko (Nevada) euskal berri eman zuen. NABO Ipar Ameriketako Euskal Etxeen Federazioko idazkari da Kate eta...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016