Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 02a
Inflazioaren eraginez, jende xumeari erosteko ahalmena etengabe zuhurtzen ari bada, bereziki diru nekeziak eraginez, enpresa handi anitzetan irabaziak borobiltzen ari zaizkie. Aurtengo hirugarren hiruhilekoan, akzionisten onurarako enpresa handietan etekinak emendatu dira. Repsol petrolio birfindegiak 2.785 milioi euroko etekina atera ditu, Iberdrolak 3.640 milioi euro eta halaber Kutxabanken irabaziak bikoiztu dira 836 milioi eurorekin.
...Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 02a
Euskadin garatu eta osoki egin lehen satelitea, datorren urtean Kaliforniatik espaziora igorriko dute. "LUR-1" proiektua, Arabako Parke Teknologikoan Added Value Solutions enpresa duela hiru urte garatzen ari da. Lurreko hainbat lekutako hartzen dituen argazkien jarraipena eta harrera parke teknologikotik bertatik eginen da. "LUR-1" 2024ko urte erdialdean espaziora igorriko dela azaldua izan da, SpaceX enpresaren Transporter 11...
Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 02a
Hego Euskal Herrian gutienez 84 gune katolikotan sexu abusuak salatu dituzte. Bizkaian 33 ikastetxe ala gune katolikotan sexu abusuak jakinarazi dira, Nafarroan 27tan, Gipuzkoan 17 zentrotan eta Araban 7tan. Espainiako Herri Defendatzaileak, Eliza katolikoan gertatu sexu abusuen inguruko lehen txosten ofizialean agertzen da.
...Hegoaldean | 2023ko Azaroaren 02a
Gernikan egin duten manifestazio burrunbatsuarekin, Euskadiko Biosferaren erreserba bakarra dela gogora ekarri dute, proiektuak izanen dituen ondorio kaltegarriak salatu dituzte. Eider Gotxi, Guggenheim Urdaibai Stop Plataformako kideak ohartarazi du Museoak ez dituela eskualdearen beharrak betetzen, beste interes batzuk dituela.
...Hegoaldean | 2023ko Urriaren 26a
EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakia - Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak erakunde publikoetan euskararen erabilpena arautzen duten zenbait artikulu baliogabetu ditu, Vox alderdiaren helegite bati men eginez. Dekretuaren 9.2 artikulua, 11. artikuluaren lehen atala eta 12. artikulua izan dira erasoa jasan dutenak. Gainera, 18., 24., 27. eta 36. artikuluen eduki batzuk ere deuseztatu ditu Auzitegi Nagusiak.
Artikulu horiek baliogabetuz, euskara ez litzateke...
Hegoaldean | 2023ko Urriaren 26a
Israelen eta Palestinaren arteko gatazka dela eta, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorrak) deitu kanpaina plantan ezarri dute zenbait eragilek. Kanpaina honen barnean, manifestaldiak izan dira Gasteizen, Donostian eta Bilbon, urriaren 18 eta 19an. Halaber, Okupazioari ez, Palestina libre! lelopean, bi elkarretaratze izan dira, Iruñean eta Bilbon, CCOO, LKN-CGT, EHNE, ESK, Etxalde, HIRU, LAB eta Steilas sindikatuek deiturik.
Gernika-Palestina ekinaldi herritarrak, bere...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016