Hegoaldean | 2023ko Urriaren 19a
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak dirulaguntza berri bat emanen du alokairu soziala eskuratzeko edo(ta) halakorik ezean, hilero merkatu libreko alokairuzko etxebizitza bat ordaintzea errazteko. Jaurlaritzak eskubide hori arautzen duen dekretua onartu du eta urriaren 25ean indarrean sartuko da. Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburuak gobernu bileraren ondotik azaldu ditu prestazio berri hori eskatzeko baldintzak eta xehetasunak. Aurreratu...
Hegoaldean | 2023ko Urriaren 19a
Bizkaiko 44 etxaldetan 72 behiri eragin die jadanik eta horietako bi hil dira. Arantza Atutxa Natura Ingurumen eta Nekazaritza diputatuak onartu duenez, azken asteetan kasuen kopuruak gora egin du. Hala ere, eritasunak gizakien osasunean eraginik ez duela gogorarazi du. Foru Gobernuak joan den astean jakinarazi zuen Bizkaiko 25 etxaldetan patologia horren 30 kasu atzeman zirela. Aldundiak behiek izan ditzaketen sintomei (edemak, anorexia, sukarra) ohartzea eskatu die abeltzainei,...
Hegoaldean | 2023ko Urriaren 19a
Zugarramurdi eta Sarako ordezkariak bildu dira Arxuriako gainerako bidea egiteko Baztango Herriko Etxearen erabakia salatzeko. Irailaren 28an Baztango Udalak hartu zuen erabakia, EH Bilduk kontra bozkatu arren. Herritarren kexa adierazi dute turismoaren aldeko erabakiak ondorio kaltegarriak ukanen dituela, bai herritarrentzat, baita ere ingurumenarentzat. Ohartarazi dute, etxetarako hainbat bide egoera tristean direla "ez omen delako dirurik biden konpontzeko... salbu turismoarentzat"...
Hegoaldean | 2023ko Urriaren 12a
Xabier Mendiguren Bereziartu idazle, itzultzaile, euskaltzain eta Kontseiluko idazkari nagusi ohia zendu da urriaren 2an, 78 urtetan. Ezkion sortu zen 1945. urtean. Kasik bizi osoan ari izan da euskara sustatzen, sail desberdinetan. Bertzeak bertze, Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi izan zen 12 urtez, eta Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 1975ean, ohorezko euskaltzain 2021ean.
Ikastolak sortu berritan, hainbat proiektu didaktiko eta pedagogikotan parte hartu...
Hegoaldean | 2023ko Urriaren 12a
Hezkuntza Lege proiektuari zuzenketak ekartzeko epea urriaren 3an bukatu da. EAJk eta PSEk azken mementoan finkatu dute horri buruzko hitzarmena, zenbait hilabete iraun duen eztabaidaren ondotik.
Bertzeak bertze, adostu duten zuzenketak dio bi hizkuntza ofizialak, euskara eta gaztelania, eta atzerriko hizkuntza bat izanen direla "irakaskuntzako hizkuntzak". Honela dio zuzenketak: "Ikasketak amaitzean bi hizkuntza ofizialak maila berean ezagutu beharko dituzte ikasleek". Gainera,...
Hegoaldean | 2023ko Urriaren 12a
Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak ez du begi onez ikusten Eusko Legebiltzarrak ontzen ari duen Hezkuntza Legea. Plataformaren ustez, sistema duala "betikotzen" du, eta ez du eskola publikoa lehenesten. Horregatik, manifestaldia eginen dute urriaren 29an, Donostian.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016