Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 06a
Azken kontaketen arabera Autonomia Erkidegoan 69.952 egoitza hutsik daude, hots 1.075.076 egoitzen %6,5a. Kopuru gehiena Donostian da, 94.733 egoitza hutsarekin, Bilbon 9.141 eta Gasteizen 4.876. Kopuru handiena duten hirien artean: Bakio, Lekeitio eta Gorliz.
...Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 06a
Nafarroak uztailaren 1ean, hartu ditu bere gain trafikoaren eta bide segurtasunaren arloko eskumenak. Gehienez 4 urteko trantsizio-epea irekiko da, Foruzaingoak eskumen horiek bere gain har ditzan. Epe horretan, Nafarroako Trafiko Taldeko agenteek "zubi" bat baliatu ahal ukanen dute autonomia-erkidegoko polizia-kidegoan sartzeko.
Maria Chivite Foru Gobernuko jarduneko presidenteak pozik hartu du "mugarri historiko hau", "diktadura frankistak eskumen hori kendu zigulako duela sei...
Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 06a
Jose Antonio Santano auzapezak (PSE-EE) lehen aldiz egin dio harrera alarde parekideari, emazteek Irungo alardean ateratzeko lehen saiakera egin zutenetik 27 urtera eta lehenengoz alarde parekidea atera zenetik mende laurdenera. Alarde mistoa babestu zuten PSE-EEko, EAJko, EH Bilduko, PPko eta Elkarrekin Podemoseko ordezkariek ere. Maite Bergara alarde parekideko jeneralak berak hala aitortu zuen: "Egun historikoa da".
...Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 06a
CAFek 2019an Londresko Metroarekin sinatutako kontratua handitzea lortu du, eta jadanik hitzartutako 43 trenei beste 11 gehituko zaizkie. 2019an sinatutako kontratua 350 milioi eurokoa izan zen, eta, kontratu berriarekin, beste 90 milioi euro handituko da hasierakoa
...Hegoaldean | 2023ko Ekainaren 29a
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak jakinarazi du bertsularitza kultura ondare immaterial izendatuko dutela, heldu diren hilabeteetan.
Euskal kulturaren lehen adierazpen artistikoa izanen da gisa horretako izendapena erdiesten duena. Urrats honen bidez, bertsularitzaren babesa eta transmisioa bermatu nahi ditu Jaurlaritzak.
2018an, Nafarroako Gobernuak Kultur Intereseko Ondasun izendatu zuen bertsularitza, 2022ko azaroan Frantziako Kultura Ministerioak sartu...
Hegoaldean | 2023ko Ekainaren 29a
Gasteizko Udala elkarrekin gobernatzeko ituna sinatu dute PSE-EEk eta EAJk. PSE-EEren esku geldituko dira Alkatetza, Ogasun eta Enplegu eta Garapen Ekonomikorako sailak. EAJk, aldiz, Gizarte Politikak eta Segurtasuna kudeatuko ditu eta Beatriz Artolazabal EAJren udal bozeramailea auzapez orde izanen da.
Maider Etxeberria auzapez berriak adierazi du kontent dela lortu duten hitzarmenarekin. Honi esker, Gasteizek merezi dituen egonkortasuna eta gobernu zorrotza ukanen dituela baieztatu...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016