Hegoaldean | 2023ko Ekainaren 29a

Lan-gatazka ertzaintzan

Negoziaketen hutsegitea- Duela zenbait aste, lan-gatazka piztu zen Ertzaintzan. Orain arte Eusko Jaurlaritzak egin dituen aterabide proposamenek ez dute ondorio baikorrik ukan. Joan den astean bertze proposamen bat egin die Jaurlaritzak sindikatuei: ertzainen lan-baldintzak eta soldatak hobetzeko 37 neurri biltzen ditu dokumentuak. Horiei buruz mintzatzeko hitzordua finkatu die Ertzaintzaren Negoziazio Mahaian dauden ERNE, ESAN, EUSPEL eta SIPE sindikatuei, ekainaren...

Hegoaldean | 2023ko Ekainaren 29a

60.000 ikurrin Tourrean

Aurtengo Frantziako itzuliaren lehen hiru etapek Euskal Herria alde batetik bertzera zeharkatuko dutela baliatuz, Gure Eskuk "Euskal Herriak Erabaki À¢'€'" Basques decide" leloa duten 60.000 ikurrin banatuko ditu bere aldarrikapenak nazioartean entzunarazteko. Ikurrin berezi horiek eskuratzeko molde desberdinak izanen dira. Ekainaren 29a arte, Gure Eskuren webgunean salgai dira, baina Herriaren irakurleentzat menturaz berantegi da, jadanik. Ez da etsitzekorik, ordea. Etapa...

Hegoaldean | 2023ko Ekainaren 29a

Enpresari bat arrastatua

Espainiako Poliziak enpresari bat arrastatu du Donostian, eraikuntzako lanetan langileak esplotatzen zituelako. Langile horietako batzuk Ukrainako gerlatik ihesi etorriak ziren Euskal Herrira. Bertzeak berriz, Latinoamerikakoak, Errusiakoak eta Tajikistangoak dira. Enpresaburua ukrainar jatorrikoa da.

Espainiako Poliziaren Atzerri eta Muga Brigadak egin du operazioa, zazpi langile identifikatu ditu. Poliziaren arabera, langileek ez zuten ez bizileku baimenik, ez eta ere lan baimenik....

Hegoaldean | 2023ko Ekainaren 29a

Batzar Nagusiko buruzagi hautatzeak

Bizkaiko Batzar Nagusiak - Ana Otadui EAJko ordezkaria hautatua izan da Bizkaiko Batzar Nagusietarako lehendakari gisa. Hirugarren agintaldia izanen du segidan, kargu horretan.

Otaduik Bizkaiko parlamentuko 51 batzarkidetako 34ren sustengua ukan du, EAJko, PSE-EEko, eta PPko kideen bozak bildu ondoan. EH Bilduko eta Elkarrekin Podemoseko kideek xuri bozkatu dute.

Bizkaiko Batzar Nagusiak honela osatuak izan dira: EAJko 23 ahaldun, EH Bilduko 15, PSE-EEko 8, PPko...

Hegoaldean | 2023ko Ekainaren 29a

Osasuna Konferentzia Ligatik kanpo

UEFAk Osasuna futbol taldeko zuzendaritzari jakinarazi dio erakunde horretako Etika eta Diziplina Batzordeko ikuskatzaileek Nafarroako taldea 2023-2024 Konferentzia Ligatik kanporatzea gomendatu dutela, 2013an partida batzuetan iruzur egin zuelakoan. Talde gorritxoari leporatzen zaiona da 2013-2014ko denboraldian Espainiako Lehen Mailako bi partidetako emaitzak adostu zituela aurkariekin, horrela ordu arteko mailan egoteko aukera gehiago izanen baitzuen.

Talde nafarrak adierazi du ez...

Hegoaldean | 2023ko Ekainaren 22a

Euriteek eragin kalteak

Azken asteetako euriek hobekuntza ekarri dute, baina berant jin dira. Uztailean eta agorrileanudazken eta neguko barazkien ereitea eginen dute Nafarroan. Ageriko zer gertatzen den hain ospetsuak diren Nafarroako azalore, brokoli ala orburuekin.

...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016