Hegoaldean | 2023ko Irailaren 14a
Irailaren 8a egun berezia izan da Hondarribian, 26 urte iraun duen gatazka azkenean konponduko delako seinaleak izan baitira. Herriko bestetako ospakizun nagusienetakoa alardea izaten da. Duela 26 urte arte, gizonez bakarrik osatua izaten zen, emazteei soilik kantinera lekua uzten zitzaielarik. Baina 1997an sortu zen Jaizkibel konpainia, emazteek ere soldadu gisa parte hartzen duten taldea. Geroztik, bi alarde izaten dira Hondarribian, baina soilik tradizionalak izan ohi du ofizialki...
Hegoaldean | 2023ko Irailaren 14a
Euskal Herriko hainbat eragile kezkatuak dira Eusko Jaurlaritzak euskarazko kulturari eta euskarazko ikus-entzunezkoei buruz duen jarrerarekin. Iduritzen zaie EITBren telebista kate eta irratietan gaztelerazko edukiei lehentasuna ematen zaiela, eta euskara aldiz "zokoratua" dela. Horregatik, EITBri galdegin diote euskararen eta euskaldunen hizkuntza eskubideen alde "gidoia aldatzeko", eta euskarazko ikus-entzunezkoen eskaintza "zabal, duin, eguneratua eta erakargarria" osatzera sustatu...
Hegoaldean | 2023ko Irailaren 14a
Auto elektrikoen erosketa laguntzeko eta sustatzeko sortu zen Moves III programa 2021ean, eta aurtengo abendua arte iraunen du. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan EEE Energiaren Euskal Erakundeak kudeatzen ditu eskaerak, jadanik 8.126 galde ukan ditu eta horien %93k eskuratu dute baiezko erantzuna. Galdeginak izan diren laguntzetarik, 4.566 ibilgailuak erosteko izan dira eta bertze 3.560 kargatze puntuen ezartzeko. Orotara, 29 milioi euro eman ditu programak.
Auto elektrikoa erosi nahi duen...
Hegoaldean | 2023ko Irailaren 14a
Irun Hiriko Kutxa Literatura sariak banatu dira joan den astean. Xabier Lasaren Ura ez baita beti gardena izeneko eleberria eta Jon Gerediagaren Zeru-lurren liburua poema bilduma izan dira sarituak.
Lehen aldia da Xabier Lasak (Berriozar, 1967) eleberri bat agertzen duela, saria ustekabez eta atsegin handiz hartu du: "Hau da idatzi dudan nire lehen eleberri serioa. Ez naiz gaztea batere, baina orain arte ez dut ezer argitaratu nobelagintzan."
Jon Gerediaga...
Hegoaldean | 2023ko Irailaren 14a
Kontxako banderaren bigarren haitadan, Donostiako Arraun Lagunak izan da garaile, emazteetan eta Bermeoko Urdaibai taldeak irabazi du gizonetan.
...Hegoaldean | 2023ko Irailaren 07a
Udako oporrak bururatu bezain laster, Eusko Jaurlaritzak gobernu kontseilua bildu du Donostiako Miramar Jauregian, agorrilaren 29an. Karia horretara, Iñigo Urkullu lehendakariak landutako gaien berri eman eta, lan-urte berrirako helburuak zehaztu ditu. Abiatu berri den hau legealdiko azken urtea izanen da. Haatik, ez da oraino jakina noiz izanen diren Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak.
Legegintzaldiaren azken zatian egin beharrekoak aipatuz, lehendakariak erran du "aukera berri bat"...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016