Hegoaldean | 2023ko Irailaren 07a
Joan den igandean, irailaren 3an, jokatu da Kontxako Banderako lehen jardunaldia, Donostiako Badian. Emazteetan, Tolosaldea taldea izan da garaile. Gizonetan, berriz, Urdaibaik irabazi du. Heldu den igandean jokatuko da bigarren jardunaldia.
...Hegoaldean | 2023ko Agorrilaren 31a
Nafarroako Parlamentuko egin den ekitaldian, bigarren aldiz Foru Gobernuaren presidente kargua Maria Chivitek hartu du, PSN, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroaren aldeko botoei esker, bai eta EH Bilduren abstentzioarekin. Chivitek hitzeman du Nafarroako foru erregimena errespetatu eta hobetuko duela, Konstituzioa, legeak eta eginbeharrak betez.
Maria Chivitek onartu du koalizio gobernu hau Nafarroako Parlamentuan gutiengoan dagoela. "Gehiengo sozial" baten gobernua dela erran du,...
Hegoaldean | 2023ko Agorrilaren 31a
Uxue Barkos Geroa Baiko zerrendaburua eta Nafarroako presidente ohia, senatari izaiteko bere alderdiak proposatuko du. Kargua lortzea PSNrekin eta Contigo Zurekin koalizioarekin lortutako Gobernu akordioari esker, horrek foru parlamentari kargua uztea ekarriko du. Izendapena PSNren, Geroa Bairen eta Contigo Zurekin alderdiaren arteko akordioen baitan egin da. Akordio horren bidez, etorkizuneko Gobernuko karguak eta hortik sortzen diren beste batzuk banatzen...
Hegoaldean | 2023ko Agorrilaren 31a
Aurten ere jaz bezala Busturialdeko herrietan ur eskasiaren alerta piztua da. 16 herrietako ordezkariak bildu dira etorkizunari begira neurri egokien erabakitzeko, hala nola igerilekuak, auto garbiketak, baratzeak ureztatzeak. Neurri zorrotzak erabakiko dituzte jendek behar duten ezinbesteko ura aurrezteko. Beharrez untzi berezia baliatuko dute ur edangarria hornitzeko ez daukaten herrietan, hots Ajangiz, Arratzu,...
Hegoaldean | 2023ko Agorrilaren 31a
Nafarroako zerealaren aurtengo kanpaina azken 20 urteetako txarrena izan da, sektorearen arabera. INTIA sozietate publikoak eman datuen arabera, 630.000 tona zereal ekoitzi dituzte, iaz baino %7 gutiago. Uztarik xuhurrena Nafarroa hegoaldeko lur idorretan egin dute, hektareako 100 kiloko bilketarekin, negu amaieran eta udaberri hasieran izan euri eskasen eraginez. INTIA sozietate publikoak eman dituen datuen arabera, 630.000 tona zereal (garia, garagarra, oloa, koltza, ekilorea, ilarra eta...
Hegoaldean | 2023ko Agorrilaren 31a
Hegaluzearen arrantza bururatzen ari da, 2023rako Europak onartu kuotaren %78 harrapatua izan baita, bizpahiru aste barne arrantza burutua liteke. Euskal artisau flotak harrapaketa kopuruaren balantze positiboa egin du, baina negatibotzat jo ditu aurtengo prezioak. Donostiako Itsas Etxea kofradiak jakinarazi duenez, aurten prezioa 2022an baino %25 apalagoa da, azken zazpi urteetan Gipuzkoan izan den apalena. Oraingoz, arrantzaleak portutik hurbil ari dira arrantzan.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016