Hegoaldean | 2023ko Ekainaren 01a

Adegiren aitzin-ikuspenak

Adegik, Gipuzkoako enpresarien elkarteak, urteko biltzarra egin du maiatzaren 25ean, Enpresaren Egunaren karietara. Bezperan prentsaurrekoa egin dute Eduardo Junkera presidenteak, Jose Miguel Ayerza zuzendari nagusiak eta Patxi Sasigain lehiakortasun eta berrikuntza saileko zuzendariak, 2023rako dituzten aitzinikuspenen berri emateko. Egin dituzten iragarpenek erakusten dute 3.000 eta 4.000 lanposturen artean sortuko direla aurten, Gipuzkoan, ekonomia %2 haziko dela.

Enpresarien...

Hegoaldean | 2023ko Ekainaren 01a

Gasteizko Principal antzokia berritzen

Eusko Jaurlaritzak Gasteizko Principal antzokia zaharberritzeko eta handitzeko 12 milioi euroko hitzarmena onartu du. Diru zama horren %40 Jaurlaritzak finantzatuko du, %30 Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak hartuko dute beren gain.

Jaurlaritzaren ustez, proiektuak Gasteizko kultura eskaintza handitu eta hobetuko du.

Oraingo itxura errespetatuz, irisgarritasuna, segurtasuna eta erosotasuna hobetu nahi dituzte obra hauei esker. Antzokiaren barneko aldea desegin eta berriz...

Hegoaldean | 2023ko Ekainaren 01a

Ertzaintzaren kargak Erandion

Caixabank bankuarena den apartamendu batean bizi den pertsona bat bere egoitzatik kanporatu nahi ukan du Ertzaintzak Erandion (Bizkaia) maiatzaren 25ean. Urrats hori egin beharra zela jakinez, Bilboko etxebizitza sindikatuak eta Uribe Kostako GKS-k kanporatzea trabatzeko eta han bizi zenari sustengua emateko deia egina zuen. Han bildua zen jende andanari bortizki oldartu zaio Ertzaintza eta kalapitak izan dira agenteen eta sostengatzaileen artean. Azkenean, apartamendua hustu dute.

...

Hegoaldean | 2023ko Ekainaren 01a

Osakidetzako garbitzaileen protesta

Osakidetzan garbiketak egiten dituzten langileak Gotzone Sagardui sailburuaren bulegoan sartu dira joan den ortzegunean, Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitza nagusian. Badu 90 egun greban direla, hitzarmena negoziatzeko helburuarekin.

Protesta egin dutenak garbiketa enpresek azpikontrataturiko langileak dira, azken bortz urteetan hitzarmen kolektiboa negoziatu beharrez ari dira. Baina enpresek "jarrera itxia" agertzen dutela salatu dute.

Bisaia estalirik sartu dira bulegora,...

Hegoaldean | 2023ko Ekainaren 01a

Erretretadunen martxa

Hego Euskal Herriko erretretadunek gutieneko xahar paga 1.080 eurotan ezartzea galdetzeko martxa egin dute. Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitua zuen mugimendua, ehunka lagun izan dira parte hartu dutenak. Astearte eguerdian (05/23), bi martxa abiatu ziren Gasteizera buruz Bergara eta Bilbotik. Asteazkenean, berriz, Aguraingo (Araba) taldea abiatu zen. Ortzegunean heldu dira denak Arabako hiriburura, eta manifestaldia egin dute denek batean.

Bidea oinez egin ahal izan ez...

Hegoaldean | 2023ko Ekainaren 01a

CAF 130 langile kontratatzera behartua

Lan ikuskaritzak aldi baterako kontratua zuten 130 langileri behin betiko kontratuak egitera behartu du CAF enpresa. LAB sindikatuak salatu zuen langile horien egoera, apirilaren 25ean eta ikuskaritzak arrazoia eman dio.

Sindikatuak azaldu duenaren arabera, CAF-en egiten diren behin-behineko kontratuak "guziz aurreikus daitezkeen lanak gauzatzeko dira". Beraz, behin-behinekotasun horren iraupena hiru hilabetekoa izan beharko litzateke, gorenaz. Baina Beasaingo enpresak, urte bat...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016