Hegoaldean | 2023ko Maiatzaren 18a

Memoria historikoa

Gogora Institutuak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak badute Espainiako Gerla Zibileko desagertuak bilatzeko programa berezia, elkarlanean gauzatzen dutena. Programa horren baitan egin dituzten indusketa batzuei esker, Gerla Zibilean hil ziren jende batzuen hezurrak aurkitu dituzte Zornotzako hilerrian. Horien artean daude, bertzeak bertze, lau soldaduren gorpuzkiak.

...

Hegoaldean | 2023ko Maiatzaren 18a

Manifestaldia azaroaren 4an, Bilbon

Azken denbora hauetan, behin baino gehiagotan aipatu dugu euskararen kontrako auzi-erabakiak hartzen dituztela auzitegiek. Hizkuntza-eskubideak murriztea ekartzen duten epaiak salatzeko, manifestaldi bat antolatuko du Euskalgintzaren Kontseiluak azaroaren 4an, Bilbon. Honen berri emateko agerraldia egin du maiatzaren 10ean, ehun bat gizarte eragilerekin batera. Idurre Eskisabel idazkari nagusia kezkatua agertu da, auzitegiek hartzen dituzten erabakien ondorioz, euskararen alde anitz urtez...

Hegoaldean | 2023ko Maiatzaren 18a

Energia berriztagarriak

Energia berriztagarrien garapena segurtatzeko xedez, Eusko Jaurlaritzak parke eoliko eta fotovoltaikoak kokatzeko guneak begiztatuak ditu. Horretarako sortua izan da Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala, honek 110 leku hautatu ditu, 92 udalerritan. Horietarik 42 daude Araban, 49 Bizkaian eta 19 Gipuzkoan. Haize errotak Arabako 19 udalerritan ezar daitezkeela aipatzen du planak. Bizkaian 26 kokaleku izan daitezke eta Gipuzkoan 12. Parke fofovoltaikoei dagokienez, 23 kokagune...

Hegoaldean | 2023ko Maiatzaren 18a

Gipuzkoako metalgintzako hitzarmena

Adegi Gipuzkoako Enpresen Elkartea ELA eta UGT sindikatuekin ados jarri da Gipuzkoako Metalaren hitzarmena sinatzeko. Itunak lau urteko iraupena eta eraginkortasun orokorra izanen ditu.

Adegi eta bi sindikatuen arteko akordioak %5eko soldata emendatzea bermatzen du 2023 urterako, Kontsumo Prezioen Indizea (KPI) baino %0,7 gehiago 2024rako eta KPIaren heina 2025 eta 2026rako.

Lanaldia, berriz, 2 orenez murriztuko da 2024an, eta gisa horretan, urtean 1.695 oren lan egin beharko...

Hegoaldean | 2023ko Maiatzaren 18a

LAB sindikatuaren ihardukitzea

Gipuzkoako metalgintzaren hitzarmena sinatu eta biharamunean, LAB sindikatu abertzaleak bere desadostasunaren berri eman du. Donostiako bere egoitzan egin duen agerraldian, ELAk Adegirekin duen "aliantza" eta "elkarlana" salatu ditu. Alabaina, LABen ustez, patronalaren lehen proposamena onartu dute bi sindikatuek, eta "mobilizazioari uko" egitea leporatu diete. Gainera, Adegi, UGT eta ELA ados jarri ez balira, hitzarmen hobea erdiets zitekeela uste du sindikatuak.

...

Hegoaldean | 2023ko Maiatzaren 18a

Adarra saria 2023

Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak 2014an sortu zuten Adarra saria, euskal musikan garrantzi eta eragin berezia duen artista bati ohore egiteko. Aurtengo saria Zea Mays bilbotar rock taldeak eskuratuko du, Juan Gonzalez Andrés kazetariak, Sara Zozaya musikariak eta Esther Fernandino Donostia Kulturako Musika teknikariak hartu erabakiari esker.

Epaimahaiaren arabera, "Zea Maysek oso maila altuari eutsi dio kalitateari eta arrakastari dagokienez, 26 urteko musika ibilbidean. Euskal...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016