Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 27a

Elizaren sexu abusuak

Elizako kideengandik sexu abusuak jasan dituzten sei pertsona biktima gisa aitortu ditu ofizialki Nafarroako Gobernuak. Lehen aldia da holako aitortza bat egiten dela, baina hain segur gehiago ere izanen dira, bertze hemeretzi salaketa aztertuak izateko bidean baitira. Justizia Departamentuak 2022ko urrian abiatu zuen Nafarroan Elizaren Sexu Abusuen Biktimei Ordaina Emateko Batzordea.

Uztailaren 21ean, Eduardo Santos kontseilariak foru agindu baten bidez aitortu ditu biktima...

Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 20a

Espainiako hauteskunde orokorrak uztailaren 28an

Uztailaren 28an, heldu den igandean, espainiar estatuko bozkatzaileak deituak dira beren diputatuen aukeratzera. Madrilgo gobernu berria osatua izanen da. Postaz bozkatu nahi duten 265 milatik gora euskal herritarren eskaerak Correosek onartu ditu. Zehazki, posta bidez bozkatzeko 265.086 eskaera eskuratu dira: 30.928 Araban, 126.188 Bizkaian, 57.559 Gipuzkoan eta 47.411 Nafarroan.

...

Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 20a

San Ferminak

Cristina Ibarrola Iruñeko alkatearen hitzetan, aurtengo Sanferminak arrakastatsuak izan dira. Alkateak zehaztu duenez, Sanferminetako 542 ekitaldi ofizialetan 1,4 milioi pertsona ibili dira, "arriskurik gabeko bestak" izan dira. Ibarrola PPko auzapezaren erranetan, parte-hartzeak "marka guziak hautsi ditu", ondorioz, "arrakastatsuak izan direla uste dugu, gure jaiak bizirik daudela". Iruñeko herritarrek sustatutako "giroari eta berek izan jarrerari" esker...

Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 20a

Marmokak (Medusez) itsasoan

Urte luzez ikusi gabe egon ondoan, "karabela portugaldarrak" edo marmokak, Gipuzkoako kostaldera itzuli dira. Hainbat bainulari artatu dituzte, azken orduetan marmokekin kontaktua izateagatik, Kontxako badian, Zarauzko eta Getariako hondartzetan. Donostiako Udalak jakitera eman duenez, Babes Zibileko zerbitzuek badiako barneko uretan "gutienez sei marmoka portugaldar" harrapatu dituzte. Donostiako hondartzetan bandera horia ezarri dute, baina ikuskapen lanak egin ondoan, berriz ere bandera...

Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 20a

Zinema merke adinetakoentzat

Euskal Herriko 35 zinema aretok bat egin dute Espainiako Gobernuak zinema ohiturak sustatzeko planarekin, uztailaren 11tik aitzina, 65 urtetik gorako pertsonek, astean behin, sarrera bi euro ordainduko dute. Planarekin bat egin duten aretoei, asteartetan sarreraren prezioa jausteko eskatzen zaie.

...

Hegoaldean | 2023ko Uztailaren 20a

Hegaluzearen denboraldi ona

Hegaluzearen kostera duela hilabete inguru hasi zen. Getariako portura, 300.000 kilo hegaluze etorri dira. Hegaluzearen kanpaina euskal portuetan martxa onean doa. Getarian sartu da kopuru handiena: 300 tona inguru, Hondarribian beste 250 tona hustu dituzte, Ondarroan 40 eta Bermeon 35 tona.

Arrantzaleen hitzetan arrain anitz bada eta gainera kostaldetik frango hurbil. Hori dela eta, Kantauri itsasoko portu gehienetan hegaluze anitz arrantzatu da....


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016